Barne-ekimena eta berrikuntza negozio-ereduetan
Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 4ko 10:30tik urriaren 9ko 13:30ra izango da.
Bizkaiko ETEentzako laguntza eta aholkularitza zerbitzua, BEAZek %100ean finantzatuta, enpresen gaitasunetan, ezagutzan eta barne-talentuan oinarrituta negozio-aukera berriak identifikatzen eta garatzen laguntzeko zerbitzua. Helburua barne-ekintzailetza korporatiboa sustatzea da, berrikuntza bultzatzeko eta erakundeak, barnean, negozio-ekimen berriak aktibatzeko tresna gisa.
Lortu beharreko helburuak:
-
Enpresetan barne-ekintzailetzako aukerak identifikatu, sortu eta sustatzea, hauen lehiakortasuna hobetuz negozio-ereduen berrikuntzaren bidez.
-
Egoeraren eta ingurunearen diagnostikotik abiatuta, enpresa parte-hartzaile bakoitzarentzako negozio-aukerak detektatu, aztertu eta ezaugarritzea.
-
Hautatutako enpresei identifikatutako negozio-eredua garatu eta bere bide-orriaren diseinuan laguntzea.
-
Programan parte hartzean garatu diren gaitasunetan oinarrituta, enpresetan egindako lanaren sistematizazioa ahalbidetzea, etorkizunean antzeko ekimenak errepikatu ahal izateko.
Laguntza ematen dizugu:
1.Fasea. Sentsibilizazioa eta gaitasunen indartzea Aurrez aurreko tailer irekiak, parte hartzen duten enpresen barne-ekintzailetza gaitasunak indartzera bideratuak. Estrategiarekin, berrikuntza irekiarekin, ideia berrien sorrerarekin eta hazkunde aukeren identifikazioarekin lotutako alderdiak landuko dira.
-
2.Fasea. Aukeren identifikazioa 7 erakundek diagnostiko pertsonalizatua jasoko dute, hazkunde eta dibertsifikazio aukerak identifikatu, aztertu eta lehenestatu, negozio-aukera bat definitu arte.
-
-
3.Fasea. Negozio-ereduaren diseinua Aurreko 7 enpresek laguntza espezializatua jasoko dute identifikatutako aukerari lotutako negozio eredua diseinatu, garapenerako eta ezarpenerako bide-orri bat definituz.
1. Faseko Tailerrak
1. Tailerra – Barne-ekintzailetzako baliabideak
Urriaren 14a, 9:30etan, BEAZen, Sabino Arana 8
Zure enpresaren estrategia eta operazio-prozesuak lerrokatuta al daude enpresa barne-ekintzailetza ekimenekin? Nola aprobetxa ditzake zure enpresak bere barne-gaitasunak barne-ekintzailetza bultzatzeko?
Enpresaren estrategia, barne-ekintzailetza prozesuaren abiaraztearekin lerrokatzeari ekingo diogu, bai eta produktu/zerbitzu eta negozio berrien sorrera sistematikoki bultzatzeko baliabideak, gaitasunak eta gobernantza izateari ere.
Tailerraren emaitza: barne-ekintzailetzaren arloan enpresak duen egoeraren diagnostikoa egitea, lehenetsitako erronketarako ekintzak identifikatzea eta enpresan barne-ekintzailetza sustatzea.
2. Tailerra – Aukeren Diagnostikoa
Urriaren 29a, 9:30etan, BEAZen, Sabino Arana 8
Non daude zure enpresarentzat potentzial handiena duten aukerak?
Hazkunde eta dibertsifikazio esparru desberdinak aztertuko ditugu, teknologia berrietan, merkatu-joeretan, bezeroen beharretan, enpresa-sarearen gaitasunetan eta garapen ekonomikorako estrategia publikoetan oinarrituta.
Tailerraren emaitza: zure enpresarentzat aukerarik handiena eskaintzen duten jardun-eremuen ebaluazioa eta lehentasunen ezarpena, identifikatutako aukeren balioztatzea, aztertu edo garatzeko beharrezko ekintzen zehaztapena.
Norentzat?
Zerbitzua Bizkaian egoitza duten ETEei zuzendua dago, gutxienez 5 langile dituztenak eta industria, industriari lotutako zerbitzuak, garraioan edo handizkako merkataritzan jarduten direnak. Hausnarketa-prozesua garatu ahal izateko, konpromiso irmoa, gaitasuna eta beharrezkoak diren baliabideen izendapena egitea ezinbestekoak dira.
Eskatu orain zure zerbitzua
Une honetan, 1. faserako eskaerak baino ez dira erregistratzen. 2. eta 3. faseetarako izena emateko epea aurrerago zabalduko da.
Zalantzarik baduzu, deitu 944 395 622
