
BEAZ SAUk konpromiso irmoa du emakumeen eta gizonen berdintasunarekin, eta konpromiso hori gauzatzeko, berdintasun-planak egin, ezarri, jarraitu, ebaluatu eta berritu egiten ditu aldian-aldian, indarrean dagoen araudiarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiak berdintasun-arloan sustatutako erreferentziazko esparru estrategikoekin bat etorriz.
- 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako dena.
- 6/2019 Errege Lege Dekretua, martxoaren 1ekoa, Enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriena.
- 901/2020 Errege Dekretua, urriaren 13koa, Planak eta haien erregistroa arautzen dituena eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua (laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzkoa) aldatzen duena.
- 902/2020 Errege Dekretua, urriaren13koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Ordainsari Berdintasunarena.
Erakundearen berdintasun-planak integralak dira eta langile guztiei daude zuzenduta. Hala, BEAZen antolaketa-kulturan barneratzen dira, eta emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna sustatzera bideratutako jarduketa-ardatzak, helburuak eta ekintzak ezarzen dituzte.
BEAZek lau urtean behin berrikusten, eguneratzen eta berritzen ditu bere berdintasun-planak, eta diagnostiko bakoitzean identifikatutako beharretara, erakundearen bilakaerara eta gerta daitezkeen arau aldaketetara egokitzen du, berdintasun-politiken jarraitutasuna eta eraginkortasuna bermatzeko.
BEAZ SAUk berdintasun-plan hauek ditu Regcon delakoan argitaratuta, 003804 erregistro zenbakiarekin:
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako I. plana 2022-2025. Dokumentuak entitateko langile guztiak hartzen ditu kontuan, eta lau urterako jarraibideak ezartzen ditu, honako hauek aintzat hartuta: 3 ardatz, 9 helburu eta 24 ekintza.
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako II. plana 2026-2030. Dokumentuak entitateko langile guztiak hartzen ditu kontuan, eta lau urterako jarraibideak ezartzen ditu, honako hauek aintzat hartuta: 2 ardatz, 8 helburu eta 25 ekintza.
