BEAZ, S.A.U.ren konpromisoa sendotu egin da Regcon argitalpenaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2022- 2025 I. Plana, 003804 erregistro-zenbakia duena.
Dokumentuak erakundeko langile guztiak hartzen ditu kontuan, eta lau urterako jarraibideak ezartzen ditu. Hiru ardatz, 9 helburu eta 24 ekintza zehazten ditu.
Berdintasunerako I. Plana garatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunerako planen arloko honako araudi hau hartu da kontuan:
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, honako foru esparru estrategiko hauei ere eman zaie arreta:
BEAZek lan-prozesuen sistematizazioan oinarritutako antolaketa-kultura bat du, non Berdintasunerako I. Plana ezartzeak erakundearen gainerako lan-ildoen kudeaketa-sistema berari jarraitzen baitio.
Berdintasunerako I. Plana egin eta diagnostikoa egin ondoren, BEAZek erabaki proaktiboa hartu du emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan egungo araudiak tamaina handiagoko erakundeentzat ezartzen dituen lege-eskakizunak betetzeari dagokionez. Eta, era berean, Planak Bizkaiko Foru Aldundiaren emakumeen eta gizonen berdintasunerako VI. Foru Planeko ekintzak ere barne hartzeko konpromisoa hartzen du, bai eta foru erakunde beraren berdintasunerako foru arauaren ekintzak ere.
Sexuen araberako osaera orekatua du, okupazio-bereizketa txikia postu administratiboetan baino ez da gertatzen, eta bereizketa bertikalik edo kristalezko sabairik ez dago. Gainera, lan-harremanen esparru egonkorra du, ezaguna eta beste foru-erakunde batzuekin partekatua, pertsonen kudeaketa-ereduari egonkortasuna ematen dio eta praktika objektiboak eta sistematizatuak izateko aukera ematen du.