Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaera: 28/09/2026 08:00 - 16/10/2026 13:30

Exekuzioa: 20/10/2026 - 18/12/2026

EgokINN prestakuntza aurreratuko zerbitzu bat da, eta enpresei laguntzen die trantsizio digitalarekin eta trantsizio berdearekin lotutako negozio aukera berriak identifikatzen eta definitzen.

TRANTSIZIO BERDEA

Helburuak

  • Merkatuaren eskakizun berriei aurrea hartzea eta ingurumen-erronkak lehiakortasun-aukera bihurtzea.

  • Negozio-aukera berriak eta ingurumen-inpaktu negatiboa murrizteko proiektuak identifikatzea.

Lagunduko dizugu

  • ETEei eragin diezaieketen ingurumen erronka nagusien ikuspegi praktikoa, baita haiei aurre egiteko eta lehiakortasuna hobetzeko eskuragarri dauden tresnen inguruko ezagutza ere.

  • Beste enpresa batzuek erronka horiei nola erantzuten dieten ikusten lagunduko dizuten kasu praktikoak eta enpresa esperientziak.

  • Hautatutako enpresentzako laguntza pertsonalizatua, negozio-aukerak eta hobekuntza-arloak detektatzeko. Zure enpresaren beharretara egokitutako ekintza plan bat landuko da.

Programa

1. modulua – Ekonomia zirkularra

  • 1. saioa – Urriaren 20an, 9:30etatik 12:00etara (Beazen, Sabino Arana kaleko 8an)
    Neurtu hobetzeko: tsantsizio berderako lehen urratsak.
    • ETEentzako aldaketa-palankak egungo testuinguruan.
    • Ingurumen-adierazleak eta metrikak: zer neurtu eta zertarako.
    • Nola frogatu gure proiektuen ingurumen-hobekuntza datuetan oinarrituta.
    • Kasu praktikoa: nola neurtu ingurumen-hobekuntzaren ebaluazioa.
  • 2. saioa – Azaroaren 4an, 9:30etatik – 12:00etara (Beazen, Sabino Arana kaleko 8an)
    Produktuak eta zerbitzuak hobetzeko estrategia zirkularrak.
    • Produktuen zirkulartasun-eskakizun berriak.
    • Produktu eta zerbitzuetarako ekodiseinu-estrategiak.
    • Negozio-eredu zirkular berriak: zerbitizazioa.
    • Kasu praktikoa: ekodiseinuko estrategiak aplikatzea.
  • 3. saioaEnpresa bakoitzak duen prestasunaren arabera, banakako lanaldi bat abenduan egin beharrekoa (enpresen instalazioetan)
    Laguntza pertsonalizaturako jardunaldiak: ibilbide-orri zirkular baten definizioa.
    • Ekonomia zirkularraren aukeren banakako diagnostikoa.
    • Enpresari egokitutako hobekuntza-proiektuak identifikatzea.
    • Ibilbide-orri zirkular pertsonalizatua egitea

Norentzat?

Zerbitzu hau Bizkaiko ETEentzat da, baldin eta 5 eta 250 langile bitarteko plantillan badaude eta jarduera industria, garraio, eraikuntza, industria, turismo eta handizkako merkataritzarekin lotutako zerbitzuen sektorekoa bada, eta Trantsizio Digital eta Trantsizio berdearen Foru Programek babesten dituen proiektuak garatzeko ahalmena badute.