Ir al inicio del contenido

Bizkaia Creativa laguntzak

BFAren diru-laguntzak – Bizkaia Sortzailea

Apirilaren 29tik maiatzaren 31ra Bizkaia Sortzailea programa eskatzeko epea zabalik egongo da.

Irakurri gehiago

Bizkaia Enpresa 2024

Bizkaia Enpresa 2024 – El poder transformador de la digitalización

Como cada año desde hace trece, Beaz ha reunido a un gran número de empresas y personas emprendedoras en el encuentro Bizkaia Enpresa. 

Irakurri gehiago

ON Bizkaia Sariak 2024

ON Bizkaia Sariak 2024

ON Bizkaia sariek urtero Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen dituen programen laguntza duten proiektuak aintzatesteko dira. Nolanahi ere, kudeaketa horretan Beazek lankidetzan dihardu.

Irakurri gehiago

Enpresen eta ekintzaileen esku jartzen ditugu geure networking guneak eta bilerak egiteko gelak, jakintzaren elkartrukea, ideien sorkuntza eta proiektuen zabalkundea bultzatzeko, beti ere berrikuntza eta sormen-industrien esparruan.

Jarraitu irakurtzen

BEAZ SAUk konpromisoa sendotzen du 2022-2025 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren Regcon-ean argitaratuz, 003804 zenbakiarekin.

Dokumentuak entitateko langile guztiak hartzen ditu kontuan, eta lau urterako jarraibideak ezartzen ditu, honako hauek aintzat hartuta: 3 ardatz, 9 helburu eta 24 ekintza.

Berdintasunerako I. Plana garatzeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-planei buruzko honako araudi hau kontuan hartu da:

  • 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako dena.
  • 6/2019 Errege Lege Dekretua, martxoaren 1ekoa, enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriena.
  • 901/2020 Errege Dekretua, urriaren 13koa, planak eta haien erregistroa arautzen dituena eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua (laneko hitzarmen eta hitzarmen kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzkoa) aldatzen duena.
  • 902/2020 Errege Dekretua, urriaren13koa, emakumeen eta gizonen arteko ordainsari-berdintasunari buruzkoa.

Halaber, emakumeen eta gizonen berdintasun-arloko honako foru-esparru estrategiko hauei erreparatu diegu:

  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Foru Plana, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2018 Foru Araua.

BEAZen erakunde-antolaketa lan-prozesuak sistematizatzean oinarritzen da, eta Berdintasunerako I. Plana ezartzeko erakundeko gainerako lan-ildoen kudeaketa-sistema bera jarraituko da.
Diagnostikoarekin eta Berdintasunerako I. Planarekin, BEAZek erabaki proaktibo bat hartu du erakunde handiagoetarako oraingo araudiari jarraikiz, gizonen eta emakumeen berdintasunaren arloan legezko eskeak betetzeari dagokionez. Eta, era berean, bere konpromisoa aditzera ematen du Planak Emakumeen eta Gizonen arteko Bizkaiko Foru Aldundiaren VI. Foru Planak eta Berdintasunerako foru-erakunde beraren Foru Arauak dituen ekintzak eransteko.

Azpimarragarria da sexuaren araberako osaera orekatua, lanbide-bereizketa urria -administrazioko postuetan baino ez da gertatzen- eta bereizketa bertikalik edo kristalezko sabairik eza. Horrez gain, lan-harreman egonkorra, ezaguna eta beste foru erakunde batzuekin partekatua izateak pertsonen kudeaketa-ereduari egonkortasuna ematen dio, eta horri esker, jardunbide objektiboak eta sistematizatuak daude.

Berdintasun Plana PDFan Jeitsi

>> PDFa Jeitsi

Berrikuntza, etengabeko hobekuntza eta jasangarritasuna dira BEAZeko Kudeaketa Politika eusten duten oinarriak.

Jakin badakigu prozesu eta baliabide guztien kudeaketa bikaina ezinbestekoa dela balioa modu jasangarrian sortzeko, eta BEAZek kudeaketa-sistema integral bat du, zeinak kalitateari, ingurumenari, I+G+b-ri eta web-irisgarritasunari buruzko erreferentziazko arauak betetzen dituen.


logo AENOR Calidad  logo iQNET
  • Ziurtagiria: ER-0565/2004
  • Araua: UNE-EN ISO 9001:2015 Kalitatea kudeatzeko sistemetan
  • Xedea: Bizkaiko ekintzailetzara eta enpresa-hazkundera bideratutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak eta zerbitzuak ematea

 logo AENOR Ambiental logo iQNET
  • Ziurtagiria: GA-2008/0300
  • Araua: UNE-EN ISO 14001:2015 Ingurumena kudeaketako sistemetan
  • Xedea: Bizkaiko ekintzailetzara eta enpresa-hazkundera bideratutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak eta zerbitzuak ematea

logo AENOR I+D+i
  • Ziurtagiria: IDI-0001/2005
  • Araua: UNE 166002:2021 I+G+b kudeatzeko sistemetan
  • Xedea: Bizkaiko ekintzailetzara eta enpresa-hazkundera bideratutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak eta zerbitzuak ematea

Logo AENOR accesibilidad TIC
  • Ziurtagiria: A90/000003
  • Araua: UNE 139803:2012 Web erabilerraztasuna
  • Xedea: https://beaz.bizkaia.eus
  • Edificio ubicación

    Sabino Arana 8, 48013 Bilbao

    94 439 56 22

Hurrengo orria bete ahal duzu eta ahal lasterren zurekin harremanetan jarriko gara:

Sartu zure izena eta abizena

Idatzi harremanetarako helbide elektronikoa

Invalid Input

Sartu kontaktuaren gaia

Mesedez, onartu ezazu pribatutasun politika inprimakia bidali aurretik

* Markatutako eremuak beharrezkoak dira

Bertoko eta nazioarteko hurrengo erakunde, foro eta sareetako kideak gara:

BEAZ 1987. urtean sortu zen, eta foru-sozietate publiko bat da. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak du kapital sozialaren % 100; gainera, Ekonomia Sustatzeko Sailari dago atxikita, zeinak helburu sozial gisa baitu enpresen lehiakortasuna sustatu, garatu eta bultzatzeko beharrezkoak diren jarduera oro egitea, kalitatezko lanpostuak sortzeko eta mantentzeko, oro har, Bizkaia lurraldea berritzailea, sortzailea, dinamikoa eta ekintzailea izan dadin, eta gizarte-kohesioa eta lehiakortasuna Bizkaiko gizartearen oraingo zein etorkizuneko ongizatearen berme izateko.

Promoviendo la generación de una mayor y mejor actividad económica en el territorio, en BEAZ se refuerza la relación con las personas emprendedoras, empresas, personas y agentes inversores, centros de generación de conocimiento y clústeres o asociaciones sectoriales. BEAZ define y gestiona también los programas de ayudas concedidos por el Departamento de Promoción Económica y otras entidades públicas.

2010eko irailaren 30ean, Bizkaiko Berrikuntza Agentzia SA foru-entitatearekin fusionatu zen.

2022ko datuak

Langileak

50

Kudeatutako txostenak

727

Enpresak

+1800

Inkubatutako enpresak

82

Egitekoa

Beaz, hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren mende dagoen foru-entitate bat da, eta ekonomia-jarduera hazteko eta Bizkaian kalitate oneko enplegua sortzeko egiten du lan, enpresa-ekimen berritzaile berria sustatuz. Horrela, Bizkaian dauden enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, bai eta gaitasun eta inbestitzaile berriak lurraldera erakartzen ere.

Ekintzaileei eta enpresei balio erantsiko eta kapital erlazionaleko zerbitzuen bidez ematen diegu laguntza, eta haien hazkunde-, berrikuntza- eta nazioartekotze-erronkei erantzuten dieten askotariko tresnak uztartzen ditugu, betiere, Bizkaiko ekintzailetza eta berrikuntzaren ekosistemako erreferentziazko eragilean eraikiz.

Enpresei eta ekintzaileei laguntzeko asmoz sortu diren Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntza-programak definitzen, garatzen eta kudeatzen laguntzen dugu.

Ikuspegia

Bizkaiko ekintzailetzaren eta berrikuntzaren ekosistemako erreferentziazko eragile gisa egonkortzea da gure asmoa, kalitate hobeko proiektu berritzaile gehiago definitzen eta finkatzen lagunduz, zeinak lurraldean enplegu kualifikatua sortuko duten, enpresen zein sektore guztien premia eta errealitatean egunean eramateko aukera ematen diguten lan-dinamikekin (adimen lehiakorra), tokian-tokian eta nazioartean aukerak bilatuz eta erraztuz eta lurralde-oreka zainduz.

Ikuspegi horren esparruan barne hartzen dira:

  • Enpresa-ehunaren ezagutzan sakontzea, Bizkaiko enpresen errealitatearen azterketa zehatza denboran zehar mantenduz eta eginez, zeinak aukera emango baitu zerbitzu-prestazioaren inguruko erabakiak hartzeko eta ekintzailetzaren ekosistemako eragileekin lankidetzan aritzeko. Horrek berekin dakar Bizkaiko enpresekin eta ekosistemako gainerako eragileekin harremanak estutu behar izatea.
  • Ekintzailetza epe luzeko optika zabal batetik bideratzea, eta hezkuntza-zentroetan eta oro har gizartean ekintzailetzaren kultura bultzatzen laguntzea, bai eta proiektuei laguntza ematea ere, sortzen direnetik merkatuan egonkortzen direnera arte.
  • Lurraldean enplegu kualifikatua sortzen duten kalitate oneko proiektu berritzaileak definitzen eta egonkortzen laguntzea, enpresen zein sektoreen errealitatearekin egunean egoteko aukera ematen duten lan-dinamikekin (adimen lehiakorra), tokian-tokian eta nazioartean aukerak bilatuz eta erraztuz eta lurralde-oreka zainduz. Horrela, erreferentziazko eragile gisa sendotuko da Bizkaiko berrikuntzaren eta ekintzailetzaren ekosisteman.
  • Berrikuntza irekiaren aldeko apustua egitea, estrategia horren garapena enpresei eta ekintzaileei emanez, baina aldi berean barruan ere eginez, etengabe berritzeko eta sendotzeko bide gisa, Euskadin berrikuntzarako eta ekintzailetzarako erreferentziazko eragile gisa.
  • BEAZ nazioarteko nodoetan egotea sustatzea, bai eta proiektuan parte hartzea ere, tokiko zerbitzu berrien garapenerako ezagutza eta berrikuntzarako iturri gisa.
  • Lurralde-oreka zaintzea, eta etengabeko lankidetza-lana garatzea tokiko entitateekin, egituren lidergoa indartuko duten zerbitzu eta laguntza osagarriak eskainiz, Bizkaiko eremu guztietan proiektu berritzaileak definitzea eta garatzea errazteko.

Gure balioak

  • Sortu zenetik eskuratutako know-how delakoa.
  • Prestatzeko eta ikasteko gaitasuna eta langileen zein erakundearen jarduteko jarrera.
  • Independentzia erabakiak hartzeko orduan, profesionaltasun-printzipioetan oinarrituta
  • Eragile eta entitateekin lankidetzan aritzeko nahia.
  • Interes-taldeen berezitasunei egokitutako komunikazio-jarioa mantentzeko kezka.
  • Bizkaian berrikuntzaren alorrarekin zerikusia duten pertsona eta entitateekiko arreta eta irisgarritasuna.
  • Ingurumena babestearekiko konpromisoa, ingurumen-eragin kaltegarriak prebenituz edo murriztuz.
  • Lan-baldintza seguru eta osasungarriak eskaintzeko konpromisoa.

 

 Descarga nuestra aplicación. ¡Gratis!

Logotipo Google Play

EEN sarearen logotipoa
LogoPAE
Bidc-ren logotipoa
BIC Bizkaiaren logotipoa
Logotipo deBIC Ezkerraldea
Logotipo de Desing Kabi
  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER