Ir al inicio del contenido

EgokINN

Bizkaiko ETEen trantsizio digitala eta berdea sustatzeko asmoz, BEAZek prestakuntza aurreratuko programa bat proposatzen du, bi erronka horiek dakartzaten negozio-aukera berriak identifikatzen laguntzeko.

Programa hori aurrez aurrekoa izango da, eta plantillan 5 eta 250 langile artean dituzten enpresei zuzenduta dago, baldin eta industriaren, garraioaren, eraikuntzaren eta industriarekin lotutako zerbitzuen, turismoaren eta handizkako merkataritzaren sektoreetan aritzen badira. Halaber, Trantsizio Digital eta Berderako foru programak babes ditzakeen proiektuak izan behar dituzte.

EgokINN programak bi lan-modulu bereizten ditu: digitalizazioa eta ekonomia zirkularra. Modulu bakoitzak hiru lan-saio izango ditu. Ekonomia zirkularrari dagokiona 2023ko azarotik abendura egingo da; digitalizazioari dagokiona, berriz, 2024ko otsailetik martxora bitartean egingo da.

Lehenengo bi saioak Beazen izango dira, eta 2,5 ordu iraungo dute. Lehenengo saioan gai bakoitzari buruzko oinarrizko kontzeptuak jorratuko dira eta egungo testuingurua azalduko da; bigarrenean, parte hartu duten enpresetako hamabik enpresa-praktika adierazgarriak ezagutuko dituzte (erabilera kasuak). Azken saioa banakakoa izango da eta parte hartzeko hautatutako enpresen instalazioetan (hamabi enpresetako bostetan) egingo da. Laguntza pertsonalizatua emango zaie, batetik, hobekuntza-puntuak identifikatzeko eta, bestetik, ekintza-plan pertsonalizatua definitzeko.

Programa

  • 1. modulua - Ekonomia zirkularra
    • 1. saioa - Azaroak 8, 09:00etatik 11:30era (Beazen, Sabino Arana 8)
      • Ekonomia zirkularrera sarrera.
    • 2. saioa - Azaroak 22, 09:00etatik 11:30era (Beazen, Sabino Arana 8)
      • Ekonomia zirkularra eta horrek enpresarentzat dituen inplikazioak.
    • 3. saioa - Enpresa bakoitzaren prestasunaren arabera, abenduan egingo den banakako lanaldi 1 (enpresaren instalazioetan)
      • Asistentzia pertsonalizatuko jardunaldiak.
  • 2. modulua - Digitalizazioa  
    • 1. saioa - Otsailak 14, 09:00etatik 11:30era (Beazen, Sabino Arana 8)
      • Oinarrizko kontzeptuak eta testuingurua.
    • 2. saioa - Otsailak 28, 09:00etatik 11:30era (Beazen, Sabino Arana 8)
      • Digitalizazioa eta horrek enpresarentzat dituen ondorioak.
    • 3. saioa - Enpresa bakoitzaren prestasunaren arabera, martxoan egingo den banakako lanaldi 1 (enpresaren instalazioetan)
      • Laguntza pertsonalizaturako lan saioak.

Izen-emateak

Beaz

GRATIS
VER