Saltar al contenido

Berrikuntza negozio-ereduetan

Zerbitzu honen helburua Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko aukerak identifikatzea, sortzea eta sustatzea da, haien negozio-ereduak berrituz. 

Enpresa guztiek dituzte beren produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dizkieten bezeroak eta haiengatik kobratzen diete, eta negozioa egitea lortzen dute, oro har, beren diru-sarrerak kostuak baino handiagoak direnean. Baina, enpresek ondo ezagutzen al dituzte beren eskaintzaren gakoak lehiakideek eskaintzen dutenaren aldean? Zerk erakartzen ditu bezeroak? Enpresaren eskaintzak zentzua izan lezake beste sektore batzuetan? Zer egin daiteke erakargarriagoa izan dadin eta enpresaren etorkizunaren alde joka dezan?

Hori guztia, eta askoz gehiago, enpresa baten negozio-eredua definitzen duena da, eta enpresa bakoitzak berea du. Arrakasta lor daiteke norberaren negozio-eredua ezagutu gabe, inertziaz eta intuizioz. Baina horrela aukerak galtzen dira eta, gainera, egoerak aldatzen badira, oso litekeena da enpresek nola egokitu eta hazkundearen bidera itzultzen ez jakitea.

Horrela, gaur egungo krisi-testuinguruetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da negozio-eredua ondo zehaztuta eta landuta edukitzea, merkatuari eskaintzen zaiona uneoro ikusi, antolatu eta kudeatu ahal izateko, nola eta eskaintza nori zuzenduta dagoen eta harekin errentagarritasuna nola lortu erabakitzeko.

Hori guztia dela eta, zerbitzu bat eratu da Bizkaiko enpresei laguntza emateko lehiakortasuna hobetzeko aukerak identifikatzen, sortzen eta sustatzen, beren negozio-ereduak berrituz.

Egungoa bezalako krisi-testuinguruetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da negozio-eredu bat izatea, merkatuari zer eskainiko zaion, eskaintza nori zuzenduta dagoen zehaztasunez ezartzeko eta haren errentagarritasuna lortzeko modua ikusteko eta antolatzeko.

Zerbitzua Beazek Innobasque-rekin lankidetzan eskaintzen du.

Zerbitzua hiru faseko ibilbide bat da, ETE bakoitzaren egoeraren diagnostiko zehatz batekin hasten dena. Bertan, ETE bakoitzaren berrikuntza-maila ezagutuko da, bai eta egungo negozio-ereduaren aukerak eta mehatxuak ere. Hortik abiatuta, lortu nahi den negozio-eredua diseinatu eta ibilbide-orri bat egiten da, gai bakoitzean adituak diren pertsonen laguntzarekin.

1 Berrikuntzaren profilak
  Negozio-eredu berrien beharrizana edo aukera
2.A Trebakuntza-saioak
   
2.B diagnostiko zehekatua eta hasierako diseinua
  Negozio-eredu berritzaileen hasierako diseinua eta eta bide-orria
3 Garapena ezarketa
  Proiektu pilotutik kanpo

 

Nori zuzentzen zaio?

  • Bizkaiko 5tik 100 lengilera dituzten ETEak.
  • Industria-sektoreetako ETEak, eraikuntza, garraioa, industriari lotutako zerbitzuak, turismoa eta handizkako merkataritza.

Prozesuaren baldintzak

  • Enpresako zuzendaritzaren konpromisoa prozesuari ekiteko, gutxieneko berme batekin: proiektuari atxikitako pertsonen parte-hartzea eta inbolukrazioa.
  • ETEei egokitutako metodologia, laguntzaile-sare batek eskainia eta enpresa bakoitzeko 13.000 euroko kostua duena. BEAZek % 65eko hobaria emango du, eta, beraz, enpresak 4.550 euroko gastua baino ez du ordaindu beharko prozesu osoan.

Joan eskaerara 

Beaz

GRATIS
VER