Ir al inicio del contenido

Ez dugu jarduera eteten

Ekonomia Sustatzeko Sailean eta Beaz, Seed Capital eta Bizkaia Talent sozietate publikoetan lan egiten dugun profesionalok orain arteko arreta bera eskaintzen jarraituko dugu behar duten pertsona guztiei.

Eguneroko zerbitzua eta jarduera ez dira gelditzen; enpresek, pertsona ekintzaileek eta, oro har, publikoak sailarekin harremanetan jartzen jarrai dezakete, bitarteko telefoniko eta telematikoen bidez.

Osasun publikoko larrialdiak sortutako salbuespenezko egoera ikusita, inoiz baino ahalegin handiagoarekin jarraituko dugu lanean, enpresa- eta ekonomia-ehunaren beharrei erantzuten saiatzeko.

Gogorarazten dizuegu Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Ekonomia Sustatzeko Sailaren informazio eguneratua lor daitekeela webgune eta telefono-zenbaki hauen bidez:

  • www.bizkaia.eus
  • www.beaz.bizkaia.eus T 439 56 22
  • Telefonogunea: 94.406.8000
  • Ekonomia Sustatzeko Saileko programak: 94.406.8038
  • Erabiltzaileentzako arreta-zentroa (informatika-kontsultak). Sail eta zerbitzuetako bulego birtualetan eskaerak bidaltzean sortutako zalantzak, argibideak edo gorabeherak: 94.608.3566
  • Ohiko harremana mantentzen duzun profesionalen e-mailak

Ekonomia Sustatzeko Sailak hainbat neurri onartu ditu bere zuzendaritzek, Beaz eta Seed Capital Bizkaia sozietate publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuekin lotuta.

  • Administrazio-epeak etetea alarma-egoeran.
  • 2 hilabetetik hilabetera murriztu da sozietateen gaineko zergaren 64 bis artikuluaren esparruan aurkeztutako I+G+b proiektuen balorazioa.
  • Berrikuntza, sorkuntza eta nazioartekotzeko 2019ko programak gauzatzeko epea 6 hilabetez luzatzen da, gastu-kontzeptuak malgutuz. Helburua proiektuak bere osotasunean gauzatu ahal izatea erraztea da.
  • Seed Microren maileguen eta Seed Capital Bizkaiak kudeatzen dituen 1, Bi eta Feis funtsen kuoten itzulketa 6 hilabetera arte atzeratu da.
  • Hasiera batean, 3 hilabetetan atzeratu da BIC Bizkaia, BIC Bizkaia Ezkerraldea eta Design Kabi inkubagailuen alokairu-kuoten ordainketa.

Sailak konpromisoa hartzen du laguntza-programetan ordainketak eta hornitzaileei egin beharreko ordainketak ahalik eta gehien bizkortzeko.

Bizkaiak zergen arloko neurri bereziak ezarri ditu Covid-19 birusak ekonomian edukiko duen eraginari aurre egiteko

Gehiago irakurri

Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa eta ekintzaileei zuzendutako zerbitzuen eta programen epeak malgutu ditu

Gehiago irakurri

Covid-19 neurri ekonomikoen laburpena

Aktibatzen ari diren laguntza-neurrien laburpena ikus dezakezu esteka honen bidez:

Ikusi dokumentua

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER