Saltar al contenido

Bizkaia, erreferentziazko nodoa Berrikuntza Sozialean

Bizkaiko Foru Aldundiak apustu argia egin du berrikuntza sozialaren alorrean nazioarteko erreferentea izateko. Hala, gure lurraldearen erronka sozialak eragile ezberdinen arteko lankidetzaren bitartez jorratuko dira.

Bizkaian berrikuntza soziala sustatzeko ekosistema eraikitzea da helburua, eta horri esker honakoak lortuko dira:

  • Epe ertain eta luzean egongo diren beharrizanei eran- tzuna emateko estrategiak martxan jartzea.
  • Bidezko gizarte baten eredua babestea, orain eta etorkizunean.
  • Sozietate zibilaren parte-hartzea eta ardura publikoa sustatu eta sendotzea.

Apustu hau Bizkaia Goazen 2030 estrategian identifika-tutako ekintzetako batean islatzen da: “Bizkaia erreferentziazko nodoa bihurtzea berrikuntza sozialean”.

Hala, Bizkaiko Foru Aldundiak, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila-ren eta Gizarte Ekintza Sailaren bitartez, enpresa berriak sustatzeko konpromisoa hartu du, eta zehazki izaera sozial eta berritzailea duten enpresak sustatzeko, ezinbesteko elementuak baitira Bizkaian aberastasuna, enplegua eta kohesio soziala sortzen direla bermatzeko.

Enpresa edo erakunde sozial berritzaileek eskaintzen dituzten aukerak indartu nahi dira, erronka sozial eta ekonomikoetarako konponbidearen alderdi garrantzitsua bai-tira Europa 2020 Estrategiaren ildotik.

Benetan lehiakorra den merkatu ekono-mia sozialaren garapena ahalbidetzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak berrikuntza soziala enpresa berriak sortzeko dituen

Laguntza ekimenen esparruan kokatzen du. Ekimen horiek hauek lortu beharko dituzte:

  • Ase gabe dauden beharrizan sozialei erantzun berritzailea ematea.
  • Inpaktu sozialak bilatzea kohesio soziala indartuz.
  • Epe luzean erantzun eraginkorrak, lehia- korrak eta iraunkorrak proposatzea.

Enpresa eta erakunde sozial berritzaileei emandako laguntza jarduketak Sociedades Públicas Beaz SAU, Seed Capital de Bizkaia, SA eta Seed Capital Bizkaia Mikro SA sozietate publikoek sustatutako jar-duketekin osatzen da, eskema honetan ikusten den bezala:

SENSIBILIZAZIO ETA HEDAPEN FASEA

SENSIBILIZAZIO ETA HEDAPEN FASEA

Orokorrean, gizarteak ez du berrikuntza soziala enplegua eta aberastasuna sortzeko jarduera ekonomiko eta aukera bezala hautematen.

Sentsibilizazio eta hedapen jardueren bitartez berrikuntza sozialaren arloko proiektuak eta emaitzak ikusgarri jarri nahi dira. Sentsibilizazio eta hedapen jarduketen artean hauek daude:

Nazioarteko urteko jardunaldia, Bizkaian berrikuntza soziala sustatzeko eta kokatzeko

Urtero egiten da nazioarteko maila eta proiekzioa duen jardunaldia, Bizkaian berrikuntza soziala sustatzeko helburuarekin.

ON Bizkaia soziala saria

Urtero saria jasotzen dute Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren programa ezberdinetan parte hartzen duten proiektu eta enpresa onenek. Sari horietako bat enpresa sozial berritzaile onenari ematen zaio. Enpresa hori aukeratzeko kon-tuan hartzen dira enpresa horrek sortutako inpaktu ekonomikoa eta soziala.

Hedapen orokorreko jarduerak (enpresak, proiektuak, etab).

Urtean zehar informazioa editatzen da for-matu banakatuetan (berriak, bideoak, etab) gure hedapen baliabideen bidez. Horren he-lburua sozialki berritzaileak diren proiektuei eta enpresei ikusgarritasuna ematea da.

PROIEKTUAK SORTZEKO FASE LAGUNTZAILEA

PROIEKTUAK SORTZEKO FASE LAGUNTZAILEA

Proiektu sozial berritzaileak garatzeko ideiak sortu ahal izateko zenbait jarduketa aurrera eramaten dira, hauek:

Ideiak sortu eta horietatik prototipoak egiteko tailerrak, sozialki berritzaileak diren ideia berriak sortzeko.

Ideiak sortzeko helburua lortzeko sormenezko tailerrak planteatu dira. Bertan parte hartzen duten pertsonek ideietan pentsatu eta ideiak planteatzeko aukera izango dute, batera sortzeko prozesu kolektiboa sortuz.

Ideiak kontrastatu eta garatzeko tailerrak, sozialki berritzaileak diren enpresa proiektuak sortzeko.

Sozialki berritzaileak diren ideiak kontrastatu eta azkartzeko tailerrak, proiektuak definitzeko hasierako faseetan ekintzaileei laguntzeko.

Networking saioak

Beste sektore batzuekin lankidetza sustatu nahi da, sakontasun gehiagoko enpresa proiektuak sortzeko.

EKINTZAILETZARI ETA ENPRESEN SORKUNTZARI LAGUNTZEKO FASEA

EKINTZAILETZARI ETA ENPRESEN SORKUNTZARI LAGUNTZEKO FASEA

Enpresa edo erakunde sozial berritzaileak sortzea bultzatzeko, laguntza finantzarioa eta ez finantzarioa ematen da, hauen bitartez:

Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntzarako Programa

2013an jarduketa eremu berri bat sortu zen Ekintzailetza eta Berrikuntza Sozialeko Programa martxan jarriz, honako helburuekin:

  • Enpresa edo erakunde sozial berritzaileen proiektu berriak martxan jartzea ahalbidetzea.
  • Bizkaian enpresa edo erakunde sozial berritzaile berriak sortzea sustatzea..

Programaren bitartez hauekin lotutako gastuek laguntza jasotzen dute:

  • Enpresa plana garatu eta ebaluatzea.
  • Enpresa berri bat eratzea, martxan jartzea eta sustatzea.
  • Bideragarritasun eta merkatu azterketak, proiektu pilotua, prototipoak, txosten eta azterketa teknikoak.
  • idaiak eta azoketara joateak, aholkularitza pertsonalizatua eta langileen barneko gastuak enpresa proiektu berria garatzeko.

Inpaktu sozialaren bitartekaritza tailerrak

Atxikitako erakunde sozialei bideratutako tailer praktikoak, horien eraginkortasuna eta inpaktu soziala neurtzea sustatzeko, proiektuarentzat garrantzitsuak diren adierazle nabarmenak aztertuz.

Prestaekin

Enpresa gaiei buruzko ezagutza hobetzera bideratutako saioak sustatzaileen gaitasunak sendotu ahal izateko.

Seed Capital Bizkaia Mikro

Mikro Funtsak mikrofinantzazio proiektuetan parte hartzen du, eta jarduerarekin hasten dauden edo aurreko bost urteetan jarduera hasi duten mikroenpresen inbertsioek lehentasuna izango dute. Finantzazioa maileguen bitartez gauzatzen da, eta finantzazioaren gehienezko zenbatekoa proiektu osoaren kostuaren %95 izango da.

FINKAPENARI ETA MAILAKETARI LAGUNTZEKO FASEA

FINKAPENARI ETA MAILAKETARI LAGUNTZEKO FASEA

Jada existitzen diren enpresei babesa emateko eta finantza laguntza eskaintzeko jarduketak garatu dira, hauek:

Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntzarako Funtsa

FEIS Funtsaren helburua sozialki berritzaileak diren enpresa ekimenen sustapenari eta sendotzeari laguntzea eta pertsonentzat eta ingurumenarentzat berritzaileak, errentagarriak eta baliotsuak diren ekimenak finantzatzea da. Inbertsioak egiten ditu kapital sozialean parte hartuz edo mailegu parte-hartzaileak emanez. Ekintzailetza eta berrikuntza soziala sustatzen duten enpresa berriei edo jada existitzen diren enpresei zuzenduta dago.

Social Angels

Esperientzia profesional aintzatetsia duten gizon eta emakumeek ekintzaileei laguntzen die horiek ekimenak martxan jartzerako orduan, eta lehenengoek dituzten ezagutzak eta esperientziak partekatzen dituzte, sozialki berritzaileak diren proiektuen arrakasta aukerak gehitzea bilatuz

INPAKTU SOZIALAREN FASEA

INPAKTU SOZIALAREN FASEA

Jada existitzen diren enpresei babesa emateko eta finantza laguntza eskaintzeko jarduketak garatu dira, hauek:

Inpaktu soziala neurtzea

Inpaktu soziala ikusgarri jartzeko, neurtzeko oso errazak diren zenbait adierazle proposatu dira, eta adierazle horiek 9 arlo handitan kokatzen diren beste esperientzia eta berrikuntza batzuekin erkatu ahal dira.

Lankidetza hitzarmenak eta nodoekin eta erreferentziazko nazioarteko sareekin konexioak

Berrikuntza sozialeko nodoa sortzeko ezinbestekoa da berrikuntza sozialeko alorreko eragile eta erakundeen arteko konexioa eta lankidetza egotea, beti ere esku-hartze kualifikatua, eraginkorra eta erantzukidea sustatuz eta nodo eta nazioarteko sareetan parte hartzea ere sustatuz.

Beaz

GRATIS
VER