Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaera: 10/11/2023 - 21/11/2023
BIOK! Gaur egungo posizioa indartu nahi duten erakundeen berrikuntza-prozesuak bultzatzen eta arintzen dituen laborategi bizia da. Bizkaiko enpresa aitzindarien eta gobernu-erakundeen arteko lankidetza errazten du, mundu osoko startup, ETE eta pertsona ekintzaileekin, berrikuntza irekiko erronken bidez.
Erronka zabaltzea: Estatuan eta nazioartean zabaltzea, ekitaldi, sare, azeleragailu eta Europako Enpresa Sarearen (EEN) bidez, besteak beste.
Proposamenak jaso eta aurrez hautatzea: jasotako proposamenak berrikusi eta aztertzea, eta, ondoren, finalistak hautatzea.
In- Factory Innovation Trip antolatzea eta kudeatzea: bi elkarrizketa saio eta lantegi interaktibo egitea startup-ekin, aurrez hautatutako proposamenak hobetzeko.
Idazkaritza teknikoaren eginkizunak proiektu pilotuen azken hautaketan eta hasieran: “In-Factory Innovation Trip”n hobetutako proposamenak ebaluatzeko erronka egin zuen erakundeari laguntza ematea.
Erronka irabazi duen enpresa aukeratzea.
Garatutako berrikuntzen benetako kontzeptu-probak egitea baliozkotzeko eta ondorengo hedapenerako.
Konexioa zure erreferentziako lehen bezeroarekin.
Berrikuntza-gaitasunak BIOK erronkaren antolatzaileen komunikazio-sareen bidez zabaltzea!
Zerbitzu honen hartzaileak:
a) Lankidetza modu berrien bidez prototipoen garapena eta baliozkotzea sustatuz erronka estrategikoei aurre egin nahi dieten Bizkaiko erakunde publiko eta pribatuak. Gainera, gutxienez 15.000 euroko aurrekontua duen pilotu bat finantzatzeko konpromisoa dute.
b) Berrikuntzak garatu eta egoera errealetan jarri nahi dituzten startup eta ETEak, balidatu eta gero zabaltzeko.