Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana
Enpresaren lehiakortasuna edozein arlotan berrikuntza proiektuen bidez hobetzea helburu duten jarduerak eta inbertsio aurreratuak
2023
Calendario Aurkezteko epea
martxoaren 13tik - martxoaren 31ra arteNorentzat den
- Bizkaiko enpresak, 5-100 langile bitarteko plantilla badute, eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren Sektoreetan badihardute.
Estaltzen dituen gastuak
- Erakundearen lehiakortasuna edozein arlotan (prozesua, produktua, antolaketa, parte-hartzea, merkatua, jabetzaren babesa) berrikuntza teknologikoko nahiz ez-teknologikoko proiektuen bidez hobetzea helburu duten jarduerak eta inbertsio aurreratuak, baldin eta erakundearen negozio-ereduarekin koherenteak badira eta eragin handia badute. Jarduera hauek 2022ko urtarrilaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitarteko epearen barruan hasi eta amaitu behar dira.
- 2i programan sartuko diren enpresek ere jaso dezakete FILPE Berrikuntza-Funtsa-ren bitartez egindako maileguen finantza-gastuei dirulaguntza (Elkargi SGR-ren bidez eskatutakoa).