Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaera: 01/10/2023 - 31/10/2023

EgokINN prestakuntza aurreratuko zerbitzu bat da, enpresei laguntza ematen diena trantsizio digital eta berdearen ondorioz sortzen diren enpresa aukera berriak identifikatzen eta definitzen.

Lagunduko dizugu

  • Oinarrizko kontzeptuak eta gai bakoitzaren egungo egoeraren testuingurua.

  • Gai horretan garrantzitsuak diren enpresa praktikak ulertzea (erabilera kasuak).

  • Aukeratutako enpresetarako laguntza pertsonalizatua, non hobekuntza arloak detektatuko diren eta zure beharretara egokitutako ekintza plana prestatuko den.

Programa

  • 1. modulua – Ekonomia zirkularra
    • 1. saioa – azaroaren 8an, 9:00etatik 11:30era (Beazen, Sabino Arana kaleko 8an)
      • Ekonomia zirkularraren hastapenak.
    • 2. saioa Azaroaren 22an, 9:00etan – 11:30ean (Beatzen, Sabino Arana kaleko 8an)
      • Ekonomia zirkularra eta horrek enpresan dituen ondorioak.
    • 3. saioa. – Enpresa bakoitzak duen prestasunaren arabera, banakako lanaldi bat abenduan egin beharrekoa (enpresen instalazioetan)
      • Laguntza pertsonalizaturako jardunaldiak.
  • 2. modulua – Digitalizazioa
    • 1. saioa Otsailaren 14an, 9:00etan – 11:30ean (Beatzen, Sabino Arana kaleko 8an)
      • Oinarrizko kontzeptuak eta testuingurua.
    • 2. saioa Otsailaren 28an, 9:00etan – 11:30ean (Beatzen, Sabino Arana kaleko 8an)
      • Digitalizazioa eta horrek enpresan dituen ondorioak.
    • 3. saioa. – Enpresa bakoitzaren prestasunaren arabera, banakako lanaldi bat martxoan (enpresen instalazioetan) egiteko.
      • Laguntza pertsonalizaturako jardunaldiak.

Norentzat?

Zerbitzu hau Bizkaiko ETEentzat da, baldin eta 5 eta 250 langile bitarteko plantillan badaude eta jarduera industria, garraio, eraikuntza, industria, turismo eta handizkako merkataritzarekin lotutako zerbitzuen sektorekoa bada, eta Trantsizio Digital eta Berdearen Foru Programak babesten dituen proiektuak garatzeko ahalmena badute.

Eskaerak aurkezteko epea itxita


Zalantzarik baduzu, deitu   944 395 622

blog

Azken berrien berri izateko, sartu Beaz blogean

Ikusi berriak