
LAN SAIOA:
Hazkunde Programa eta Zerbitzuak
2026/02/03
10:00 – online
Beazek enpresa txiki eta ertainentzako lan-saio online bat antolatu du datorren asteazkenean, otsailak 3, 10:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza-programei buruzko informazioa emateko, bai eta Beazetik lurraldeko enpresen eskura jartzen ditugun aholkularitza-zerbitzuei buruzkoa ere.
Finantzaketa bilatzen duen ETE bat bazara, eta berrikuntza, nazioartekotze, digitalizazio edo trantsizio berdeko proiektu bat baduzu, saio hau aukera ezin hobea izango da itzuli beharrik gabeko laguntzen eta aholkularitzaren ibilbidea ezagutzeko, zure erronka eta aukerei aurre egin ahal izateko.
- Data: Otsailak 3, asteartea
- Ordua: 10:00etan
- Formatua: Online
- Iraupena: 1:30
- Izena emateko azken eguna: Igandea, otsailak 1
Izena emateko epea amaitzean, online saiorako esteka bidaliko zaie izena eman duten pertsona guztiei.
Form submission is not open yet.
