Beazek enpresa txiki eta ertainentzako lan-saio online bat antolatu du datorren asteazkenean, otsailak 26, 10:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza-programei buruzko informazioa emateko, bai eta Beazetik lurraldeko enpresen eskura jartzen ditugun aholkularitza-zerbitzuei buruzkoa ere.

Finantzaketa bilatzen duen ETE bat bazara, eta berrikuntza, nazioartekotze, digitalizazio edo trantsizio berdeko proiektu bat baduzu, saio hau aukera ezin hobea izango da itzuli beharrik gabeko laguntzen eta aholkularitzaren ibilbidea ezagutzeko, zure erronka eta aukerei aurre egin ahal izateko.

  • Data: Otsailak 26, asteazkena
  • Ordua: 10:00etan
  • Formatua: Online
  • Iraupena: 1:30
  • Izena emateko azken eguna: Otsailaren 23a, igandea.

Izena emateko epea amaitzean, online saiorako esteka bidaliko zaie izena eman duten pertsona guztiei.

Beharrezko eremuak izartxo batekin markatuta daude*

Izena eman lan-saioan

Ekitaldira joaten den pertsona

Enpresa

Zehaztapenak eta baldintzak
Interesdunak baimena ematen die antolatzaileei bere datu pertsonalak tratatzeko, 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian ezarritako baldintzetan, honako helburu hauekin: LAN SAIOA: Hazkunde Programa eta Zerbitzuak jardunaldia erregistratzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea, eskatutako dokumentazioa bidaltzea, hala badagokio, informazio gehigarria edo eskabidean emandako informazioari buruzko argibideren bat eskatzea, bai eta galdetegiak eta inkestak bidaltzea ere, parte-hartzaileen gogobetetasun-maila ezagutzeko eta gure ekitaldi/jardunaldien kalitatea hobetzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, jo tratamendu-jardueren erregistrora.
Gainera, honen bidez jakinarazten da balitekeela ekitaldia/jardunaldia antolatzaileen komunikazio-plataformetan sustatzeko helburuarekin argazkiak eta bideoak egitea, eta horren kontra egiteko eskubidea egikaritu daitekeela horretarako gaitutako bitartekoen bidez. Nolanahi ere, parte-hartzaileek aukera dute beren eskubideak egikaritzeko, eta horretarako idazki bat aurkeztu beharko dute legezko jakinarazpena eta pribatutasun-politika izeneko atalean azaltzen diren bitartekoen bidez.

Bloga

Azken albisteen berri izateko, sartu Beaz blogean

Sartu blogera