Datorren otsailaren 12an, Bizkaiko Foru Aldundiak Biok! berrikuntza irekiko plataformaren bitartez abiarazi dituen GovTech erronkak aurkezteko informazio jardunaldia antolatuko dugu BATen.

Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek parte hartuko dute, erronken sustapenean kolaboratzen duten erakunde teknologikoekin, hautemandako beharretan eta lortu nahi diren helburuetan sakonduko dutelarik. / sakontzen lagunduko dutelarik.

Erronken inguruan sor daitezkeen zalantzak ere argituko dira bertan.

Ez galdu erronkak bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabe hau!

Programa

  • 09:30 - Parte-hartzaileen harrera
  • 09:45 - Irekiera / ongietorria. Saioa Leguinagoicoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Estrategia Digitalerako zerbitzuko burua eta Olatz Goitia, Beazeko Zuzendari Nagusia
  • 09:50 - Bizkaia GovTech programaren aurkezpena. Saioa Leguinagoicoa, Bizkaiko Foru Aldundiko Estrategia Digitalerako zerbitzuko burua
  • 10:05 - GovTech erronken aurkezpena (15 minutu bakoitzeko) Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak eta erronka bakoitzari dagozkien erakunde teknologikoetako ordezkariak
  • 11:05 - BIOK proposamenen aurkezpen prozesua eta kronograma. Laura Autor, Berrikuntza koordinatzailea Beazen.
  • 11:20 - Kafe-etenaldia. GovTech erronka bakoitzaren inguruan sortu diren zalantzak argitzeko txokoak. GovTech-eko lantaldea
  • 12:00 - Saioaren itxiera

Izena-ematea itxita