Ekainaren 18an, 9: 30etik 12:30era, Urduliz dorreko campusean egingo den talentu teknologikoaren eta enpresaren arteko topaketa aurkezten dugu. Zuen enpresa gaur egun profil teknologikoen bila ari bada edo arlo horietan hurrengo kontratazio-prozesuak irekitzea aurreikusten badu, parte hartzera animatzen zaituztegu.

Nola egingo da topaketa?

  • 42 Urduliz Bizkako metodologia berritzailea ezagutuko duzue. Instalazioak bisitatu ahal izango dituzue, eta campusean aplikatzen den ikaskuntza-filosofiaz eta han sortzen diren profilek lortzen dituzten trebeziez gehiago jakin ahal izango duzue.
  • Zuen enpresa, erronkak eta itxaropenak aurkezteko aukera izango duzue, labur-labur, hautagaiei eta ikasketak 42 Urduliz Bizkaian amaitzen ari diren gainerako ikasleei.
  • Speed dating saio batzuetan parte hartuko duzue, enpresek eta hautagaiek emandako informazioaren gurutzaketan oinarrituta. Bilera laburrak izango dira, eta hautagai-kopuru mugatua izango dute (gutxi gorabehera, 4 – 5) enpresako, topaketak arinak eta praktikoak izan daitezen, zuen lantaldea osatzen duten profil potentzialak eraginkortasunez identifikatzeko.

Nola parte hartu?

Topaketan parte hartu ahal izateko, ez ahaztu izena ematea maiatzaren 22a baino lehen, eta formulario bat helaraziko dizuegu zuen enpresak dituen profil-behar zehatzak biltzeko eta topaketak horiei erantzungo dien talenturik izango duen aztertzeko. Hori oinarri hartuta, zuen parte-hartzea baieztatuko dugu.

image002

Izen-ematea itxita