Barne-ekimena eta berrikuntza negozio-ereduetan
Eskaerak aurkezteko epea:
-
Bizkaiko ETEentzako laguntza eta aholkularitza zerbitzua, aukera berriak identifikatzen, sortzen eta garatzen laguntzeko, haien negozio ereduak berrituz eta barne-ekintzailetza korporatiboa sustatuz.
Lagunduko dizugu
-
Aholkularitza praktikoa hautatutako 7 enpresei, aukera eremuak identifikatzen laguntzeko eta negozio-eredu berri bat eraginkortasunez garatzeko potentzial handiena dutenak bereizten laguntzeko.
-
Negozio-eredu berriak definitzen laguntzea.
Norentzat?
Zerbitzu hau egoitza Bizkaian duten ETEentzat da, gutxienez 10 langile badituzte eta industria jardueretan, garraioan edo handizkako merkataritzan aritzen badira. Konpromiso sendoa behar da, gogoeta-prozesu horri ekiteko gaitasuna eta beharrezko baliabideen esleipena.