Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaera: 12/11/2024 @08:00 - 22/11/2024 @13:30

Exekuzioa: 13/11/2024 - 05/03/2025

EgokINN prestakuntza aurreratuko zerbitzu bat da, enpresei laguntza ematen diena trantsizio digitala eta trantsizio berdearen ondorioz sortzen diren enpresa aukera berriak identifikatzen eta definitzen.

Lagunduko dizugu

  • Oinarrizko kontzeptuak eta gai bakoitzaren egungo egoeraren testuingurua.

  • Gai horretan garrantzitsuak diren enpresa praktikak ulertzea (erabilera kasuak).

  • Aukeratutako enpresetarako laguntza pertsonalizatua, non hobekuntza arloak detektatuko diren eta zure beharretara egokitutako ekintza plana prestatuko den.

Programa

  • 1. modulua – Ekonomia zirkularra
    • 1. saioa – Azaroaren 13an, 9:00etatik 11:30era (Beazen, Sabino Arana kaleko 8an)
      • Ekonomia zirkularraren hastapenak.
    • 2. saioa – Azaroaren 27an, 9:00etan – 11:30ean (Beatzen, Sabino Arana kaleko 8an)
      • Ekonomia zirkularra eta horrek enpresan dituen ondorioak.
    • 3. saioa – Enpresa bakoitzak duen prestasunaren arabera, banakako lanaldi bat abenduan egin beharrekoa (enpresen instalazioetan)
      • Laguntza pertsonalizaturako jardunaldiak.
  • 2. modulua – Digitalizazioa
    • 1. saioa – Otsailaren 19an, 9:00etan – 11:30ean (Beatzen, Sabino Arana kaleko 8an)
      • Oinarrizko kontzeptuak eta testuingurua.
    • 2. saioa – Martxoaren 5an, 9:00etan – 11:30ean (Beatzen, Sabino Arana kaleko 8an)
      • Digitalizazioa eta horrek enpresan dituen ondorioak.
    • 3. saioa – Enpresa bakoitzaren prestasunaren arabera, banakako lanaldi bat martxoan (enpresen instalazioetan) egiteko.
      • Laguntza pertsonalizaturako jardunaldiak.

Norentzat?

Zerbitzu hau Bizkaiko ETEentzat da, baldin eta 5 eta 250 langile bitarteko plantillan badaude eta jarduera industria, garraio, eraikuntza, industria, turismo eta handizkako merkataritzarekin lotutako zerbitzuen sektorekoa bada, eta Trantsizio Digital eta Trantsizio berdearen Foru Programek babesten dituen proiektuak garatzeko ahalmena badute.