Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 4ko 10:30tik irailaren 30ko 13:30ra izango da.

Bizkaiko ETEentzako laguntza eta aholkularitza zerbitzua, BEAZek %100ean finantzatuta, enpresen gaitasunetan, ezagutzan eta barne-talentuan oinarrituta negozio-aukera berriak identifikatzen eta garatzen laguntzeko zerbitzua. Helburua barne-ekintzailetza korporatiboa sustatzea da, berrikuntza bultzatzeko eta erakundeak, barnean, negozio-ekimen berriak aktibatzeko tresna gisa.

Laguntza ematen dizugu:

  • Sentsibilizazioa eta gaitasunen indartzea (1. fasea) Aurrez aurreko tailer irekiak, parte hartzen duten enpresen barne-ekintzailetza gaitasunak indartzera bideratuak. Estrategiarekin, berrikuntza irekiarekin, ideia berrien sorrerarekin eta hazkunde aukeren identifikazioarekin lotutako alderdiak landuko dira.

  • Aukeren identifikazioa (2. fasea) 7 erakundek diagnostiko pertsonalizatua jasoko dute, hazkunde eta dibertsifikazio aukerak identifikatu, aztertu eta lehenestatu, negozio-aukera bat definitu arte.

  • Negozio-ereduaren diseinua (3. fasea) Aurreko 7 enpresek laguntza espezializatua jasoko dute identifikatutako aukerari lotutako negozio eredua diseinatu, garapenerako eta ezarpenerako bide-orri bat definituz.

Lortu beharreko helburuak:

  • Enpresetan barne-ekintzailetzako aukerak identifikatu, sortu eta sustatzea, hauen lehiakortasuna hobetuz negozio-ereduen berrikuntzaren bidez.

  • Egoeraren eta ingurunearen diagnostikotik abiatuta, enpresa parte-hartzaile bakoitzarentzako negozio-aukerak detektatu, aztertu eta ezaugarritzea.

  • Hautatutako enpresei identifikatutako negozio-eredua garatu eta bere bide-orriaren diseinuan laguntzea.

  • Programan parte hartzean garatu diren gaitasunetan oinarrituta, enpresetan egindako lanaren sistematizazioa ahalbidetzea, etorkizunean antzeko ekimenak errepikatu ahal izateko.

Tailerrak

1. Tailerra – Estrategia eta Operazioak

Urriaren 14a, 9:30etan, BEAZen, Sabino Arana 8

Zure enpresaren estrategia eta operazio-prozesuak lerrokatuta al daude enpresa barne-ekintzailetza ekimenekin?
Enpresaren estrategia, barne-ekintzailetza prozesuaren abiaraztearekin lerrokatu eta barne-ekintzailetza modu eraginkorrean bultzatzeko beharrezkoak diren baliabideak, gaitasunak eta gobernantza aztertuko ditugu.

Tailerraren emaitza: enpresaren egoeraren diagnostikoa tailerrean aztertutako palanken inguruan (Estrategia eta Operazioak), eta lehentasunezko erronkei erantzuteko ekintzen identifikazioa.

2. Tailerra – Berrikuntza Irekia eta Barne-ekintzailetza Praktika

Urriaren 22a, 9:30etan, BEAZen, Sabino Arana 8

Nola aprobetxa ditzake zure enpresak bere barne-gaitasunak eta ekosistemak eskaintzen dituen aukerak barne-ekintzailetza bultzatzeko?
Startup-ekin, zentro teknologikoekin, unibertsitateekin eta berrikuntzako beste eragile batzuekin lankidetza nola aprobetxatu aztertuko dugu. Halaber, erronkak eta ideiak modu sistematikoan sortu eta produktu, zerbitzu eta negozio berriak garatzeko enpresan txertatu beharreko dinamikak eta jarduerak aztertuko dira.

Tailerraren emaitza: tailerrean aztertutako palanken inguruan enpresaren egoeraren diagnostikoa (Berrikuntza Irekia eta Barne-ekintzailetzaren Praktika) eta lehentasunezko erronkei erantzuteko ekintzen identifikazioa.

3. Tailerra – Aukeren Diagnostikoa

Urriaren 29a, 9:30etan, BEAZen, Sabino Arana 8

Non daude zure enpresarentzat potentzial handiena duten aukerak?
Hazkunde eta dibertsifikazio esparru desberdinak aztertuko ditugu, teknologia berrietan, merkatu-joeretan, bezeroen beharretan, enpresa-sarearen gaitasunetan eta garapen ekonomikorako estrategia publikoetan oinarrituta.

Tailerraren emaitza: zure enpresarentzat aukerarik handiena eskaintzen duten jardun-eremuen ebaluazioa eta lehentasunen ezarpena, identifikatutako aukeren balioztatzea, aztertu edo garatzeko beharrezko ekintzen zehaztapena.

Norentzat?

Zerbitzua Bizkaian egoitza duten ETEei zuzendua dago, gutxienez 5 langile dituztenak eta industria, industriari lotutako zerbitzuak, garraioan edo handizkako merkataritzan jarduten direnak. Hausnarketa-prozesua garatu ahal izateko, konpromiso irmoa, gaitasuna eta beharrezkoak diren baliabideen izendapena egitea ezinbestekoak dira.