Eskaerak aurkezteko epea:

-

Bizkaiko ETEentzako laguntza eta aholkularitza zerbitzua, aukera berriak identifikatzen, sortzen eta garatzen laguntzeko, haien negozio ereduak berrituz eta barne-ekintzailetza korporatiboa sustatuz.

Lagunduko dizugu

  • Aholkularitza praktikoa hautatutako 7 enpresei, aukera eremuak identifikatzen laguntzeko eta negozio-eredu berri bat eraginkortasunez garatzeko potentzial handiena dutenak bereizten laguntzeko.

  • Negozio-eredu berriak definitzen laguntzea.

Norentzat?

Zerbitzu hau egoitza Bizkaian duten ETEentzat da, gutxienez 10 langile badituzte eta industria jardueretan, garraioan edo handizkako merkataritzan aritzen badira. Konpromiso sendoa behar da, gogoeta-prozesu horri ekiteko gaitasuna eta beharrezko baliabideen esleipena.