Abian da Bizkaia Inbertsio Foroa, Bizkaiko Foru Aldundiak Beaz eta Seed Capital Bizkaiaren bitartez antolatutako inbertsio foroaren 5. edizioa, datorren azaroaren 24an, 9:00etan, BATen (B Accelerator Tower).

Potentzial handiko proiektu bat daukan Bizkaiko Startup bat bazara eta inbertsio-erronda bat prestatzen ari bazara, topaketa honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Guztira 8 Startup hautatuko dira inbertitzaileen aurrean pitch bat egiteko, finantzaketa lortzeko helburuarekin.

Zer eskeiniko dizu jardunaldiak hautatutako 8 Startupetako bat bazara?

  • Match ezin hobea lortzeko aukera izango duzu zure proiektua bultzatu eta ezagutzera emateko. Gainera, hautatutako Startupek aholku eta jardunbide egokien banakako saio praktikoa jasoko dute nazioarteko mentore-talde baten eskutik, foroan pitch-a egiteko.
  • Kualifikazio handiko harremanak finkatu ahal izango dituzu networking gunean izango diren hainbat inbertitzailerekin baita aurtengo ekitaldiko dinamika diferentzialetan parte hartu, mahai-inguruetan eta startup–inbertitzaile matchmaking pertsonalizatua jasoz.

Nola har dezaket parte?

Jardunaldia guztiz doakoa da. Pitch-a egiteko aukera izateko, ez ahaztu Irailaren 16etik urriaren 7ra bitartean izena ematea. Horretarako, formularioa bete beharko duzu, zure proiektuari buruzko informazio gehiago emanez.

Urriaren 26an eta 27an 8 startupak modu presentzialean hautatzeko prozesua ospatuko da Beazeko instalazioetan.

Urriaren 29an, pitch-a egiteko aukeratutakoen izenak jakinaraziko ditugu, eta hurrengo urratsen berri emango dugu.

8 startup finalistak hautatzeko irizpideak

  • Egoitza soziala eta fiskala Bizkaian izatea (nahitaezko baldintza).
  • Talde sustatzaile gaitua eta konprometitua.
  • Proiektuaren berrikuntza-maila eta lehia-abantaila.
  • Negozio-eredu eskalagarria.
  • Merkatua eta negozio-aukera.
  • Trakzioa eta metrikak (Startupen aurrerapena eta hazkundea).
  • Funtsen inbertsio-proposamena eta helburua.
  • Aurkeztutako dokumentazioaren eta egindako pitch-aren kalitatea.

Erakutsi parte hartzeko interesa!

Startupak

Inbertitzaileak

Bloga

Azken albisteen berri izateko, sartu Beaz blogean

Sartu blogera