EgokINN
EgokINN prestakuntza aurreratuko zerbitzu bat da, enpresei laguntza ematen diena trantsizio digitala eta trantsizio berdearen ondorioz sortzen diren enpresa aukera berriak identifikatzen eta definitzen.
Prestakuntza- eta aholkularitza-zerbitzuak tailer edo banakako formatuan, Bizkaiko enpresei proiektu berriak identifikatzen, merkaturatzen edo finantzatzen laguntzeko diseinatua.
EgokINN prestakuntza aurreratuko zerbitzu bat da, enpresei laguntza ematen diena trantsizio digitala eta trantsizio berdearen ondorioz sortzen diren enpresa aukera berriak identifikatzen eta definitzen.
Irakurri gehiago
Kontratazio Publikoko Prozesuetan Trebatzeko Zerbitzuak erosketa publikoko (EP) eta berrikuntzako erosketa publikoko (BEP) prestakuntza hartzen du. Zerbitzu horrek, beraz, soluzio integrala eskaintzen du, enpresak sendotzen dituena, kontratazio publikoko prozesuetan sortzen diren aukerak modu eraginkorrean ulertu eta aprobetxatzeko behar diren baliabide eta gaitasunak emanez, BEParen ikuspegi bereziarekin.
Irakurri gehiago
Zerbitzuaren helburua enpresei informazioa eta laguntza eskaintzea da NextGenerationEU funtsen esparruan. Bere lana Bizkaiko ekosistema berritzailearen garapena gidatu eta sustatzean datza, proiektuak egituratzeko beharrezkoa den metodologiari buruzko orientazioa emanez.
Irakurri gehiago