BEAZ, S.A.U., 1987an sortua, Foru Sozietate Publiko bat da, kapital sozialaren % 100 Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasunekoa da eta Ekonomi Sustapen Sailari atxikita dago. Bere helburu soziala enpresen lehiakortasuna sustatu eta garatzeko, kalitatezko lanpostuak sortu eta mantentzeko eta, oro har, Bizkaia lurralde berritzaile, sortzaile, dinamiko eta ekintzaile bihurtzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak burutzea da, non lehiakortasuna eta gizarte-kohesioa Bizkaiko egungo eta etorkizuneko ongizatearen bermea izan daitezen.
Lurraldean jarduera ekonomiko handiagoa eta hobea sortzea sustatuz, BEAZen harremana indartzen da ekintzaileekin, enpresekin, inbertsio-eragileekin, ezagutza sortzeko zentro eta klusterrekin eta sektoreetako elkarteekin.
2023ko datuak
>50
BEAZeko langileak
727
Kudeatutako espedienteak
1800
Lagundutako enpresak
82
Inkubatutako enpresak
Misioa
Beaz Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailaren menpeko foru-erakundea da, eta Bizkaian jarduera ekonomikoaren hazkundearen eta kalitatezko enpleguaren sorreraren alde egiten du lan, enpresa-ekimen berritzaile berriak sustatuz, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzen eta gaitasun eta inbertsio berriak erakarriz.
Ekintzaileei eta enpresei laguntzen diegu balio erantsiko zerbitzuak eta erlazio-kapitala eskainiz, haien hazkunde, berrikuntza eta nazioartekotze erronkei erantzuten dieten hainbat tresna konbinatuz, Bizkaiko ekintzailetza eta berrikuntza ekosisteman erreferentziazko eragile gisa finkatuz.
Enpresa eta ekintzaileei laguntzen dieten Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailaren laguntza-programen definizio, garapen eta kudeaketan lankidetzan aritzen gara.
Ikuspegia
Bizkaiko ekintzailetzaren eta berrikuntzaren ekosistemaren eragile nagusi gisa sendotzea, lurraldean enplegu kualifikatua sortzen duten proiektu berritzaileagoak eta kalitate handiagokoak zehazten eta finkatzen lagunduz, lan-dinamikekin eguneratuta egoteko. Errealitatea eta enpresen eta sektore ezberdinen beharrak (lehiakortasuna adimena), tokiko eta nazioarteko mailan aukerak bilatuz eta erraztuz eta lurralde oreka zainduz.
Ikuspegi horren esparruan, honako hauek daude:
- Enpresa-ehunaren ezagutzan sakontzea, Bizkaiko enpresen errealitatearen azterketa zehatza egin eta denboran mantenduz, zerbitzuak emateari buruzko erabakiak hartzeko eta ekintzailetzaren ekosistemako eragileekin lankidetzan. Horrek Bizkaiko enpresekin eta ekosistemako gainontzeko eragileekin harremanak sendotzea dakar.
- Ekintzailetzari epe luzeko ikuspegi zabal batetik heltzea, hezkuntza-zentroetan eta, oro har, gizartean kultura ekintzailea sustatzen lagunduz, proiektuak sortzen direnetik merkatan finkatu arte.
- Lurraldean enplegu kualifikatua sortuko duten proiektu berritzaile eta kalitatekoak definitzen eta finkatzen laguntzea, enpresen eta sektoreen errealitateaz eta beharrez (adimen lehiakorra) egunean egoteko aukera emango duten lan-dinamiken bidez, tokiko eta nazioarteko aukerak bilatuz eta erraztuz, eta lurralde-oreka zainduz, Bizkaiko ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistemaren erreferentzia-eragile gisa indartuz.
- Berrikuntza irekiaren aldeko apustua egitea, estrategia horren garapena erraztuz enpresa eta pertsona ekintzaileei, baina baita enpresa barruan ere, etengabe berritzeko eta Euskadiko ekintzailetzarako eta berrikuntzarako erreferentziazko eragile gisa indartzeko.
- BEAZen presentzia sustatzea nazioarteko nodoetan, eta ezagutza-iturri eta berrikuntza-iturri izango diren proiektuetan parte hartzea, tokiko zerbitzu berriak garatzeko.
- Lurralde-oreka zaintzea, toki-erakundeekin etengabeko lankidetza-lana eginez, egitura horien lidergoa sendotuko duten zerbitzu eta laguntza osagarriak eskainiz, Bizkaiko eskualde guztietan proiektu berritzaileak garatzea errazteko.
Gure balioak
- Sortu zenetik lortutako ezagutza.
- Prestakuntza eta ikasteko gaitasuna eta langileen eta erakundearen jarrera proaktiboa.
- Erabakiak hartzeko burujabetza, profesionaltasun irizpideetan oinarrituta.
- Eragile eta erakundeekin elkarlanean aritzeko borondatea.
- Interes taldeen berezitasunetara egokitutako komunikazio arina mantentzeko kezka.
- Bizkaiko berrikuntza-arloarekin zerikusia duten erakunde eta pertsonenganako arreta eta irisgarritasuna.
- Ingurumena babesteko konpromisoa eragin kaltegarriak saihestuz eta arinduz.
- Lan-baldintza seguru eta osasuntsuak eskaintzeko konpromisoa.