Saltar al contenido

BIC Bizkaia Ezkerraldea

BIC Bizkaia Ezkerraldea

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailuaren helburu nagusia Ezkerralde, Meatzalde, Erandio eta Alonsotegi eskualdeetako enpresa ekimen berritzaileei laguntza ematea da.

Eskaintzen dituen zerbitzuen artean negozio-plana egiteko aholkularitza eta laguntza ematea, finantzaketa eta prestakuntza daude.

Barakaldoko Ilgner eraikin historikoan kokatutik, 2500 m2ko azalera dauka tamaina ezberdineko 50 enpresa modulutan banatuta. Gainera, enpresa sustatzaileek eta enpresek erabiltzeko lekuak dauzka: ekitaldi aretoa, trebakuntza gelak, sustatzaileentzako aretoak eta aparkaleku pribatua.

Bertan egoteko epea 3 eta 5 urte bitartekoa da..

Informazio gehiago BIC Bizkaia Ezkerraldearen webgunean