Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaera: 01/01/2023 - 31/12/2023

Exekuzioa: 01/01/2023 - 31/12/2023

Enterprise Europe Network sareak (EEN) Europa mailako politikei eta negozio-aukerei buruzko informazio- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu, baita teknologia-transferentziako prozesuetan eta I+G+B finantzatzeko Europako programetan parte hartzeko laguntza ere.

Laguntzen dizugu

  • Informazio eta laguntza zerbitzuak ezagutzaren, teknologiaren eta berrikuntzaren transferentzian: ezagutza eta teknologia nazioarteko merkatuko produktu berritzaile bihurtzeko laguntza.

  • ETEek I+Gko Europako programetan parte hartzeko informazio- eta laguntza-zerbitzuak: ETEek Europako ikerketa- eta berrikuntza-programetan parte hartzeko berariazko jarduerak planteatzea, tokiko informazio-ekitaldiak, prestakuntza-ikastaroak, informazio-bideak eta -tresnak garatzea eta Europako I+G+B proiektuetan ETEek parte har dezaten sustatzeko laguntza-zerbitzuak sortzea.

  • Enpresentzako leihatila bakarra, startup-ei, ETEei eta beste enpresa, unibertsitate eta ikerketa-zentro batzuei egokitzen zaizkien zerbitzuak eskaintzen dituena.

Norentzat ?

Zerbitzu hau Bizkaiko enpresa txiki eta ertainentzat da.

Eskaerak aurkezteko epea itxita


Zalantzarik baduzu, deitu   944 395 622

blog

Azken berrien berri izateko, sartu Beaz blogean

Ikusi berriak