3i Programa: berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari laguntza integrala emateko
Berrikuntzan, nazioartekotzean eta inbertsioan eragina jartzen duten ekintza integralen bidez enpresen lehiakortasuna haunditzea da helburua
2023
Aurkezteko epea
otsailaren 6tik - otsailaren 24era arteNorentzat den
- 10 eta 249 langile bitartean dauzkaten enpresa berritzaileentzat, Bizkaian gutxienez 10 lanpostuko ekoizpen zentroa edo balio erantsi handikoa badute.
- Urteko negozio bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea edo balantze orokorraren kopurua 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea (biotako bat).
Estaltzen dituen gastuak
- Hurrengo aktibo materialetan egindako inbertsioak: lur-eremuak, eraikin eta instalazioak, establezimendu bat sortzeko makineria eta tresneria, badagoena zabaltzea edo ekoizpenaren dibertsifikazioa.
- Berrikuntza, inbertsio eta nazioartekotzerako aholkularitza zerbitzuak, atzerriko merkataritza azoketan parte hartzea eta patente-gastuak.
- Bideragarritasun-azterketa, garapen esperimental eta berrikuntza jardueretarako barruko gastuak.
- Eskaeraren data eta 2023/12/31 bitartean egindako gastuak.