Saltar al contenido

SLen sorkuntza bizkorra

Erantzukizun mugatuko sozietateak (SL) eratzen ditugu telematikoki Dokumentu Elektroniko Bakarraren bidez (DEB), erregistroan inskribatzeko egin behar diren izapide guztiak zerbitzu bakarrean bilduz, aukeratutako notariotzan hitzordua eman eta guzti.

Pertsona fisikoei zein juridikoei zuzenduta dago eta izapidetzeko prozesua arina eta ekonomikoa da, legez ezarritako baldintzak betez gero gehienez 72 orduko epean amaitzen delako.

Zerbitzu hau Industria eta Enpresa Txiki eta Ertainen Zuzendaritza Nagusiarekin egindako hitzarmenaren fruitua da eta horren bidez Beaz Ekintzaileari Arreta emateko Gunea da. Izapidetzeaz gain, ekintzaileei informazio eta aholkularitza zerbitzuak ematen dizkiegu bere enpresa ekimenak zehazterakoan.

Zerbitzu hau eskaintzeko jarri harremanetan gurekin.