Diru-laguntzen mapa
Finantzaketa lortzeko eta enpresen hazkundea suspertzeko jardunaldiak
Zerbitzu honen bidez, hainbat jardunaldi antolatzen ditugu Bizkaiko enpresak Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen laguntzen, zerbitzuen eta finantzaketa-tresnen osagarri diren beste erakunde batzuetara hurbiltzeko. Saio hauek finantzaketa eta proiektuen osagarri izan daitzekeen tresnen aukera-sorta zabaltzea eskaintzen da, haien ezaugarriak zuzenean ezagutzeko aukera emanez.
Jardunaldi hauek berrikuntza, hazkunde eta nazioartekotze-proiektuak garatzen dituzten Bizkaiko ekintzaileei, Startupei, ETEei eta enpresa handiei zuzenduta daude. Topaketa dinamikoak dira, eta parte hartzen duten erakundeekin benetako hurbilketa ezartzea dute helburu, haiekin kontraste-saioak egiteko aukera ematen baitute.
Ekitaldi hauen plangintza Beazen webgunean eta gure Sare Sozialetan aurki daiteke.
Hurrengo ekitaldiak
Jardunaldia CDTI, Enisa, EOI eta ICEXekin
- Formatua: Aurrez-aurrekoa
- Eguna: Ekainak 20
- Tokia: Beazeko Auditorioa (Sabino Arana 8, Bilbo)
- Saioren ordua: 9:30 – 11:30
- Banakako saioen ordua: 11:30 – 14:30