Ir al inicio del contenido

Diru-laguntzen mapa

Finantzaketa lortzeko eta enpresen hazkundea suspertzeko jardunaldiak

Zerbitzu honen bidez, hainbat jardunaldi antolatzen ditugu Bizkaiko enpresak Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen laguntzen, zerbitzuen eta finantzaketa-tresnen osagarri diren beste erakunde batzuetara hurbiltzeko. Saio hauek finantzaketa eta proiektuen osagarri izan daitzekeen tresnen aukera-sorta zabaltzea eskaintzen da, haien ezaugarriak zuzenean ezagutzeko aukera emanez.

Jardunaldi hauek berrikuntza, hazkunde eta nazioartekotze-proiektuak garatzen dituzten Bizkaiko ekintzaileei, Startupei, ETEei eta enpresa handiei zuzenduta daude. Topaketa dinamikoak dira, eta parte hartzen duten erakundeekin benetako hurbilketa ezartzea dute helburu, haiekin kontraste-saioak egiteko aukera ematen baitute.

Ekitaldi hauen plangintza Beazen webgunean eta gure Sare Sozialetan aurki daiteke.

Hurrengo ekitaldiak

Jardunaldia CDTI, Enisa, EOI eta ICEXekin

  • Formatua: Aurrez-aurrekoa
  • Eguna: Ekainak 20
  • Tokia: Beazeko Auditorioa (Sabino Arana 8, Bilbo)
  • Saioren ordua: 9:30 – 11:30
  • Banakako saioen ordua: 11:30 – 14:30

Izen emateak

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER