Bizkaia sortzailea
Sormen industriarekin -bere aplikazio eremu guztietan- lotutako jarduera ekonomikoko sektore sortu berriak bultzatzeko laguntzak.
2024
Calendario Aurkezteko epea
apirilaren 29tik - ekainaren 30era arteNorentzat den
- Jarduera nagusia industriaren, bideojokoen, modaren eta ikus-entzunezko sektorearen esparruetan garatzen duten Bizkaiko enpresa sortzaileak.
- BiDCen identifikatutako sektoreren bateko enpresa edota profesionalak biltzen dituzten Bizkaiko irabazteko asmorik gabeko elkarteak, honako hauei lotutakoak, besteak beste: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoa, komunikazioa, eduki digitalak, diseinua, barne-diseinua, moda eta bideojokoak.
Estaltzen dituen gastuak
- Enpresa sortzaile bat sortzeko.
- Existitzen den enpresa batean lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatzea, negozio-ildo sortzaile berri bat dutenak eta enpresaren jarduera modu argian dibertsifikatzen dutenak, edo, bestela, proiektu bat egitea, zeinak aurretik dagoen negozioaren eskalabilitatea edo produktuaren/zerbitzuaren estandarizazioa egiteko aukera ematen duen.
- Lehendik zeuden enpresa sortzaileen kasuan, jada garatutako produktu sortzaileak nazioarteko merkatuetan sartzeko.
- Enpresa sortzaileen fakturazioa edota enplegua eta gaitasun profesionalak hazteko proiektuak garatzeko.