Ir al inicio del contenido

Kontratazio publikoan gaikuntza

Kontratazio Publikoko Prozesuetan Trebatzeko Zerbitzuaren barnean sartzen dira erosketa publikoen arloko prestakuntza (EP) eta berrikuntzaren arloko erosketa publikoa (BEP). Zerbitzu honek, beraz, irtenbide integrala eskaintzen du, BEP ikuspegi berezi batekin enpresak indartzen dituena kontratazio publikoko prozesuetan sortzen diren aukerak eraginkortasunez ulertu eta baliatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta gaitasunak emanez.

Honako hauen bidez laguntzen dizugu

Trebakuntza-ibilbidea. Ibilbide honen helburua erosketa publikoei modu eraginkorrean erantzuteko gai izateko prestatzea  da eta, gainera, administrazio publikoen BEP ekimen berriei irtenbide berritzaileak ematea. 

Eskaintza teknologikoaren arteko topaketa  honako hauek egiteko: 1) Estatuan EPn eta BEPn dauden aukera nagusiak aurkeztea; 2) batera jardunda, eskaera horiei erantzuteko proposamen potentzialak sortzea; eta 3) laguntza pertsonalizatua eskaintzeko ahalmen handiena duten ekimenak hautatzea, zuek eskuratutako ezagutzak kasu errealen bidez gauzatzeko aukera izan dezazuen.

"BEP  Antena" – Merkatu-aukerak identifikatzen laguntzeko Newsletter informatiboa, BEP prozesu berrien argitalpenari buruzko informazio eguneratua emango dizulako.

Harpidetu

"Berrikuntzaren arloko Erosketa Publikoaren Gida Duala", bai eskari publikoaren eremuan, bai eskaintza teknologikoaren esparruan erakunde publikoek BEPren bidez planteatutako erronkei irtenbide berritzaileak ematen laguntzeko diseinatutako baliabide moduan sortua.

Deskargatu

 Norentzat?

Zerbitzu hau Bizkaiko startup eta enpresa txiki eta ertainei (ETE) zuzenduta dago, baldin eta, edozein jarduera-eremu dutela ere, baliabide egokiak, gaitasun nabarmenak eta prozesuak hobetzen eta zerbitzu publikoak eraldatzen lagun ditzaketen balio berritzaileko proposamenak badituzte. 

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER