Finantzaketa bilatzea (64bis)
I+G+b proiektuetarako aurretiazko txostena finantzatzailea bilatzeko
Balioespenak aurreko ekitaldi fiskalari dagozkio, eta, kasu honetan, sozietateen gaineko zergari buruzko 11/2013 Foru Arauaren 62. artikulutik 64. artikulura bitartekoei, baita 8/2022 Foru Arauaren 1. artikuluari ere, zergen arloko zenbait aldaketa sartzen dituena.
Zerbitzu hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen Sailak eta Beazek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren fruitua da.
Finantzatzaileak kenkaria egiteko burututako jardueren I+G+b-ko proiektuen kalifikazio fiskaleko txostena
Zerga ondorioetarako kalifikazio-txostenak –doakoak– ematen ditugu, dagoeneko burututako jarduerak dituzten I+G+b proiektuetarako, baldin eta, gainera, aurretiko txosten arrazoitua badute eta beren proiektua finantzatzeko kontratua formalizatu badute. Txosten horiek lotesleak izango dira finantzatzaileak bere autolikidazioan kenkaria egin ahal dezan.
Kalifikazio hau, 64 bis artikuluan jasotako kasuetarako aurreikusita, Sozietateen gaineko Zergaren 11/2013 Foru Arauko 62 eta 63 artikuluei dagokie, baita 8/2022 Foru Arauaren 1. artikuluari ere, zergen arloko zenbait aldaketa sartzen dituena.
Zerbitzu hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen Sailak eta Beazek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren fruitua da.
2022ko deialdia itxita