Ir al inicio del contenido

Nazioarteko azelerazioa

Bizkaiko lurraldean sortu berri diren enpresei nazioarteko erreferentziazko ekintzailetza-ekosistemekiko lotura eskaintzen dien laguntza-zerbitzua, negozio-ereduak bizkortzea eragiteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak akordioak dituen erreferentziazko nodoetan aldi baterako egonaldiak egitea, startup horietako ekintzaile-taldeek berrikuntzako tokiko ekosistemarekin, inbertitzaileen sareekin, enpresekin edo beren proiektuak kontrastatzen lagun dezakeen beste edozein eragilerekin konektatzeko aukera izan dezaten.

Eskatzeko epea

Nazioarteko nodo bakoitzaren deialdiaren arabera.

Zerbitzuaren irismena

Nazioarteko Azelerazioko laguntza-zerbitzuak nazioarteko erreferentziazko ekintzailetza-ekosistemekin lotura eskaintzen die Bizkaiko lurraldean sortu berri diren enpresei, azelerazioa laguntzeko.

Laguntza emango dizugu

  • Aldi baterako egonaldiak erreferentziazko nodoetan (Finlandia, Texas, Milan).
  • Bisitatzen den nazioarteko nodoaren tokiko berrikuntza-ekosistemarekin, inbertitzaileen sareekin, enpresekin edo zure proiektuan kontrastea ekar dezaketen beste eragile batzuekin konektatzea.

Zerbitzu hau honako hauei zuzenduta dago

Bizkaiko startupak, negozio-eredu berritzailearekin eta garatutako gutxieneko produktu bideragarriarekin, eta haien ezagutza-arloa nazioarteko azelerazio-egonaldia garatuko den eskualdearen espezializazioarekin bat etortzea edo haren osagarria izatea.

Oraingo deialdia

Innovation Bridge Texas -Bizkaia

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER