Saltar al contenido

Nazioarteko nodoetan startup-ak azeleratzeko programak

Bizkaiko Foru Aldundiak Bostoneko Cambridge Innovation Center (CIC), MassChallenge eta Sosa startup-bizkorgailuekin sinatu duen hitzarmenak Bizkaiko ekintzaileak eta startup-ak munduko ekosistemaren parte diren merkatu, sare eta inbertitzaileekin konektatzea ahalbidetuko du.

Bostoneko CICen nazioarteko coworkinga

2016ko maiatzean Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta Bostoneko Cambridge Innovation Center-ek (CIC)   sinatu zuten Bizkaia International Startup Connection programari esker Bizkaiko 24 startup Estatu Batuetan erreferentzia den Cambridge Innovation Center – CICen 6 hilabetez egon ahalko dira.

Programa horretan aurreikusten denez, Bizkaiko 24 startupek, sei hilabetez, bizkortze-prozesu intentsibo batean parte hartuko dute inguru teknologiko bikain batean: CICen coworking-gunean, MITek sortutako ekintzaileen komunitatea, Estatu Batuetako merkatura heltzeko paregabeko bidea eskaintzen duena.

Informazio gehiago

Masschallenge-Biscay

2016an,  Bizkaiko Foru Aldundiak eta Estatu Batuetako enpresa-bizkargailuak sinatutako MassChallenge hitzarmenaren ondorioz 55 startupek  MassChallenge-Biscay lehiaketan parte hartu ahal izan zuten. Orain beste deialdi bat zabaldu da Bizkaiko enpresa sortu berri, inpaktu handiko eta nazioarteko asmokoei zuzenduta.

Lehiaketaren oinarrietan agertzen denez lehenengo aukeraketan 20 startupek partu hartuko dute; bigarrenean 10 MassChallengek Bostonen daukan egoitza nagusira joango dira eta astebetez proiektuak bizkortzeko lantegi selektibo batean parte hartuko du; eta hirugarrenean MassChallenge-ren munduko lehiaketan sartuko diren Bizkaiko hiru enpresa zein izango diren erabakiko da.

Informazio gehiago

Sosa

Sosaren logotipoaSosa erakunde pribatuak Israelgo Tel Aviven du egoitza nagusia, eta beste egoitza bat dauka New Yorken. Ekintzaileak eta startupik berritzaileenak korporazioekin eta inbertsiogileekin harremanetan jartzen ditu, eta konponbide teknologiko disruptiboak eskaintzen dizkie, haien negozioei balio erantsia emateko helburuarekin. Iaz Sosak 1.500 startup baino gehiago jarri zituen harremanetan enpresa globalen multzo aukeratu batekin.

Laster gure lurraldeko zenbait enpresa sartuko dira sare honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta SOSAk sinatu duten hitzarmena startupen nazioarteko konexioari laguntza emateko programa berri batekin gauzatzen denean.

Informazio gehiago