
Zitek UPV/EHU
Zitek UPV/EHU kultura ekintzailea eta unibertsitate komunitatearen barruan enpresa berritzaile eta teknologikoen sorrera sustatzen dituen inkubagailua da. FEDERek finantzatutako eta 2000. urtetik UPV/EHUren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Beaz-en arteko lankidetzan egindako ekimen honek espiritu ekintzailea sustatzea du helburu.
Norentzat?
Zitek proiektu berritzaile eta bideragarria duten UPV/EHUri lotutako pertsona ekintzaileei zuzenduta dago.
Lagunduko dizugu

Hiru unibertsitate inkubagailu biltzen dituen egitura fisiko eta zerbitzu bat du, denak Bizkaiko campusean: Zitek Mintegia, Zitek Portugalete eta Zitek Bilbao.

Unibertsitatean sortutako ikerketa-emaitzak ustiatu eta transferitzea ahalbidetzen duten enpresa berritzaileak eta/edo teknologia-oinarrizkoak sortzeko laguntza.

Proiektuak balioztatzeko eta alderatzeko, negozio-plana prestatzeko, diru-laguntza publikoak lortzeko edo bazkide/inbertitzaile/kolaboratzaileen bilaketarako aholkularitza.

Kultura ekintzailea sustatzea UPV/EHUko talde ezberdinen artean, espiritu ekintzailean hezkuntzan eta gizartearen egungo erronkei irtenbideak bilatzen laguntzen dieten jarduerak eginez.
Non?
ZITEK LEIOA
Campus de Bizkaia, Sarriena s/n
48940 Leioa
ZITEK BILBAO
Ingeniero Torres Quevedo plaza
48013 Bilbo
ZITEK PORTUGALETE
María Díaz de Haro, 68
48013 Bilbo