
Nagusi Intelligence Center ( NIC )
Nagusi Intelligence Center (NIC) zahartzearen, osasunaren eta iraupen luzeko zainketen inguruan jarduera ekonomikoaren sektore berri bat bultzatu nahi du.
Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektu estrategikoa da, lankidetza publiko-pribaturako espazioa izanik, biztanleriaren zahartzearen erronka garapen ekonomiko eta sozialerako aukera bihurtzea helburu duena.
Norentzat?
Zilarrezko Ekonomiaren jarduera-ardatzetako edozein arlotan proiektu bat duten edo jarduera garatzen duten ekintzaile, startup edo enpresei zuzenduta dago NIC: Herritartasun aktiboa, Osasuna eta ongizatea, Osasungintza, Epe luzeko arreta edo Finantzaketa eta aholkularitza.
Lagunduko dizugu

470 m2 eta 36 postutarako edukiera dituen co-working-gunea, ekintzailetza- eta berrikuntza-proiektuak garatzeko prestatua, eta lan-espazioen eta bilera-aretoen erabilgarritasun gehigarria.

Zilarrezko Ekonomiarekin lotutako ekitaldiak: hitzaldi tematikoak, networking jardunaldiak, zaintza txostenen aurkezpena, etab.

Zaintza eta Adimen Lehiakorrerako Zerbitzua: hileroko buletinak, hiruhileko berriei eta joerei buruzko txostenak, hiruhileko txosten monografikoak.

Coworking espazioko zerbitzuak: aholkularitza eta tutoretza espezializatua hainbat arlotan.