Inkubazio espazioak
Inkubazio-espazioek ekintzaileei edo sortzen ari diren startup-ei azpiegiturak eta laguntza-zerbitzuak eskaintzen dizkiete euren negozioa martxan jartzeko hasierako faserako.
BIC Bizkaia
BIC Bizkaia bio-mikro-nano teknologietan, fabrikazio aurreratuetan eta teknologia garbietan espezializatutako inkubagailua da, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua eta Beazek kudeatzen duena.
BIC Bizkaia Ezkerraldea
BIC Bizkaia Ezkerraldearen helburu nagusia enpresen sorrera, dibertsifikazioa eta finkapena laguntzea da, Ezkerraldean eta Meatzaldean aberastasuna eta enplegua sortzeko.
Nagusi Intelligence Center (NIC)
Nagusi Intelligence Center (NIC) zahartzearen, osasunaren eta iraupen luzeko zaintzaren inguruko jarduera-sektore berri bat bultzatu nahi du.
DesignKabi
Design Kabi bukatzeko eta abiarazteko egoeran dauden enpresa-proiektu berritzaileentzako coworking gune bat da. Bilboko Beazen egoitzako instalazioetan dago.
Zitek UPV/EHU
Zitek UPV/EHU kultura ekintzailea eta unibertsitate komunitatearen barruan enpresa berritzaile eta teknologikoen sorrera sustatzen dituen inkubagailua da. FEDERek finantzatutako eta 2000. urtetik UPV/EHUren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Beaz-en arteko lankidetzan egindako ekimen honek espiritu ekintzailea sustatzea du helburu.
DeustoKabi
DeustoKabi kultura ekintzailea eta unibertsitate komunitatearen barruan enpresa berritzaile eta teknologikoen sorrera sustatzen dituen inkubagailua da. Deustuko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek bultzatutako ekimen honek espiritu ekintzailea sustatzea du helburu.