Bizkaian enpresa berritzaileak sortzen eta martxan jartzen laguntzen dugu, aholkularitza zerbitzuak, finantzaketa iturriak eta inkubazio eta azelerazio guneetarako sarbidea uztartzen dituen ibilbide zabal baten bidez.
SL eraketa bizkortua zerbitzuak erantzukizun mugatuko sozietateen eraketa telematikorako laguntza eskaintzen du Dokumentu Elektroniko Bakarraren (DEB) bidez. Zerbitzu bakarrean zentralizatzen ditu erregistroan inskribatzeko beharrezkoak diren izapide guztiak, aukeratutako notarioarekin dagokion hitzordua koordinatuz.
Inkubazio, azelerazio edo sareko espazioak, neurrira egindako zerbitzuekin osatzen direnak, ekintzaileek eta enpresek negozio ideia berritzaile berriak sortu eta hazi ditzaten.
Ekintzaile-taldeei beren negozioen kudeaketari, merkatuari, finantzaketari edo berrikuntzari lotutako gaietan ezagutzak edo gaitasunak ematea helburu duten prestakuntza-zerbitzuak.
Enpresa berritzaile berriak definitzeko, sortzeko eta martxan jartzeko diru-laguntza programak edo finantzaketa-zerbitzuak.
Potentzial handiko startup-en hazkundeari eta nazioartekotzeari laguntzeko helburua duten startupen azelerazioa sustatzeko programak eta laguntzak.
Bizkaiko ETEen berrikuntza-prozesuak bizkortzeko startupekin elkarrekintzan laguntza.
I+G+b jarduerak garatzeko sozietateen gaineko zergan kenkariak aplikatzeko txosten motibatuak.