Beharrezko eremuak izartxo batekin markatuta daude*
Zehaztapenak eta baldintzak Interesdunak baimena ematen dio antolatzaileei bere datu pertsonalak tratatzeko, 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian ezarritako baldintzetan antolatzaileek ematen duten INKUBAZIOA zerbitzuan (aurrerantzean, zerbitzua) duen parte-hartzea kudeatzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratzeko, jo tratamendu-jardueren erregistrora. Zerbitzuan parte hartzeak berekin dakar bertan parte hartzen duten alderdi guztiek konfidentzialtasun-konpromiso bat onartzea. Parte-hartzaileak badaki eta onartzen du erreserbatua eta konfidentziala dela zerbitzua dela-eta antolatzaileek ematen, transmititzen, zabaltzen, helarazten edota ezagutzera ematen dioten eta antolatzaileei ematen, transmititzen, zabaltzen, helarazten edota ezagutzera ematen zaien dokumentazio eta informazio guztia eta informazio horren edukia, edozein dela ere erabiltzen den bitartekoa, forma edo euskarria (“informazio konfidentziala” dena), eta konpromisoa hartzen du informazio konfidentziala dagokion alderdiak aldez aurretik eta idatziz baimenik eman gabe bitartekoei ez jakinarazteko eta komunikazio publikorik ez egiteko. Honen bidez jakinarazten da balitekeela ematen den zerbitzua antolatzaileen komunikazio-plataformetan sustatzeko helburuarekin argazkiak eta bideoak egitea, eta horren kontra egiteko eskubidea egikaritu daitekeela horretarako gaitutako bitartekoen bidez. Nolanahi ere, parte-hartzaileek aukera dute beren eskubideak egikaritzeko, eta horretarako idazki bat aurkeztu beharko dute legezko jakinarazpena eta pribatutasun-politika izeneko atalean azaltzen diren bitartekoen bidez.
Sartu blogera