
Hazkundea
Bizkaiko enpresen hazkundea eta finkatzea sustatzen dugu, haien lehiakortasun-palanka nagusietan eraginez. Horretarako, Beazek hainbat zerbitzu eta finantzaketa programa eskaintzen ditu enpresetan berrikuntza, inbertsio eta nazioartekotze ekimenen garapena azkartzeko.

Prestakuntza
Prestakuntza- eta aholkularitza-zerbitzuak tailer edo banakako formatuan, Bizkaiko enpresei proiektu berriak identifikatzen, merkaturatzen edo finantzatzen laguntzeko diseinatua.

Finantzaketa
Diru-laguntza programak edo finantzaketa-zerbitzuak, berrikuntzaren, inbertsioaren edo nazioartekotzearen palanketan ardaztutako hazkunde-proiektuak definitzeko eta garatzeko.

Beste espazio batzuk
Bizkaian kokapen bat bilatzeko laguntza, bai lurraldean kokatutako enpresentzat, bai lurraldean lehen aldiz ezarri nahi dutenentzat.

Dibertsifikazioa
Bizkaiko ETEei beren berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzen lagun diezaieketen laguntza eta aholkularitza zerbitzuen eskaintza zabala.

Berrikuntza irekia
Bizkaiko ETEen berrikuntza-prozesuak bizkortzeko startupekin elkarrekintzan laguntza.

Zerga-kenkariak
I+G+b jarduerak garatzeko sozietateen gaineko zergan kenkariak aplikatzeko txosten motibatuak.