64 bis ex-ante
Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaera: etengabe irekita
64bis exante zerbitzuak, I+G+B proiektuentzako kalifikazio txostenak eskeintzen ditu, zerga- kreditua finantziatzaile bati lagatzea errazteko.
Kalifikazio txostena eskatzerakoan, proiektua hasi gabe egon daiteke edota burutze prozesuaren lehenengo hilabetetan.
- Eskabidea urteko lehen seihilekoan aurkezten duten proiektuak, n-1 urteko bigarren seihilekoan hasita egon ahal izango dira.
- Eskabidea urteko bigarren seihilekoan aurkezten duten proiektuak n urteko lehen seihilekoan hasita egon ahal izango dira.
- N-1 urteko gastuak dituzten proiektuak burututako gastu gisa balioztatuko dira, eta horiei buruzko dokumentazioa eskatuko da. Gainerako gastuak aurreikusitako gastuak bezala balioztatuko dira.
Txosten hori ezinbesteko baldintza da finantzaketa-kontratua formalizatzeko.
Lagunduko dizugu
-
Eskaerak urte osoan aurkez daitezke eta txostenak gehienez 2 hilabeteko epean entregatuko dira.
-
I+G eta berrikuntza teknologikoko jardueretarako koherentetzat onartutako kualifikazioarekin eta aurrekontuko zenbatekoarekin txostena ematea.
-
Finantzaketa bilaketan laguntza, txosten hau finantzaketa-kontratua formalizatzeko ezinbesteko baldintza delako.
Norentzat?
Zerbitzu hau egoitza fiskala Bizkaian duten startup, ETE eta enpresa handiei zuzenduta dago.
