Eskaerak aurkezteko epea:

-

Zerbitzuaren helburua enpresei informazioa eta laguntza eskaintzea da NextGenerationEU funtsen esparruan. Bere lana Bizkaiko ekosistema berritzailearen garapena gidatu eta sustatzean datza, proiektuak egituratzeko beharrezkoa den metodologiari buruzko orientazioa emanez.

Azken helburua da Bizkaiko start-upak eta ETEak finantzatzeko aukerak bilatzeko lehen urratsak ematera bultzatzea, funts horiei lotutako deialdien bidez.

Laguntzen dizugu

  • Lehentasunezko sektoreetara bideratutako lantaldeen dinamizazioa, zehazki, Ekonomia Suspertzeko eta Eraldaketarako Proiektu Estrategikoen (PERTE) arloetan, non posta elektroniko bidez etengabeko komunikazioa ezarriko den, parte-hartzaileak bere jardun-eremuko azken bilakaeraren berri izateko. Horrez gain, zure gaitasunen profila definitzeko eta hobetzeko laguntza eskainiko da.

  • Hileroko buletina, NextGenerationEU-ren finantzaketa esleitzeko prozesuaren azken berriak eta aurrerapenak jorratzen dituena, testuinguru honetako gai garrantzitsuenen eta gaurkotasunaren ikuspegi orokorra eskaintzen duena.

Norentzat ?

Zerbitzu hau Bizkaian kokatutako startup eta ETEei zuzenduta dago, inbertsio-ahalmena duten eta Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean ezarritako lehentasunekin bat datozen proiektu edo ekimenak definitzeko prozesuan daudenak, zeina baita NextGenerationEU funtsetara sartzeko bide nagusia. .