BIZKAIA INBERTSIO FOROA
2024/11/20
Abian da Bizkaia Inbertsio Foroa, Bizkaiko Foru Aldundiak Beaz eta Seed Capital Bizkaiaren bitartez antolatutako inbertsio foroaren 4. edizioa, datorren azaroaren 20an, 9:30etan, BATen (B Accelerator Tower).
Potentzial handiko proiektu bat daukan Bizkaiko Startup bat bazara eta inbertsio-erronda bat prestatzen ari bazara, topaketa honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Guztira 8 Startup hautatuko dira inbertitzaileen aurrean pitch bat egiteko, finantzaketa lortzeko helburuarekin.
Zer eskeiniko dizu jardunaldiak hautatutako 8 Startupetako bat bazara?
- Match ezin hobea lortzeko aukera izango duzu zure proiektua bultzatu eta ezagutzera emateko. Gainera, hautatutako Startupek aholku eta jardunbide egokien banakako saio praktikoa jasoko dute nazioarteko mentore-talde baten eskutik, foroan pitch-a egiteko.
- Kualifikazio handiko harremanak finkatu ahal izango dituzu networking gunean izango diren hainbat inbertitzailerekin baita aurtengo ekitaldiko dinamika diferentzialetan parte hartu, mahai-inguruetan eta startup–inbertitzaile matchmaking pertsonalizatua jasoz.
Nola har dezaket parte?
Jardunaldia guztiz doakoa da. Pitch-a egiteko aukera izateko, ez ahaztu urriaren 22a baino lehen izena ematea. Horretarako, formularioa bete beharko duzu, zure proiektuari buruzko informazio gehiago emanez.
Urriaren 28 eta 29an 8 startupak modu presentzialean hautatzeko prozesua ospatuko da Beazeko instalazioetan.
Urriaren 30ean, pitch-a egiteko aukeratutakoen izenak jakinaraziko ditugu, eta hurrengo urratsen berri emango dugu.
8 startup finalistak hautatzeko irizpideak
- Egoitza soziala eta fiskala Bizkaian izatea (nahitaezko baldintza).
- Talde sustatzaile gaitua eta konprometitua.
- Proiektuaren berrikuntza-maila eta lehia-abantaila.
- Negozio-eredu eskalagarria.
- Merkatua eta negozio-aukera.
- Trakzioa eta metrikak (Startupen aurrerapena eta hazkundea).
- Funtsen inbertsio-proposamena eta helburua.
- Aurkeztutako dokumentazioaren eta egindako pitch-aren kalitatea.
Eskaerak aurkezteko epea itxita.