Bizkaiko Foru Aldundiak, Beaz eta Seed Capital Bizkaia-ren bitartez, Bizkaia Inbertsio Foroaren 4. ediziora gonbidatzen zaitu. Foroa azaroaren 20an izango da, 9:30etan, BATen (B Accelerator Tower).

Bizkaiko ekosistema inbertitzailea dinamizatzeko estrategiaren barruan dago ekimen hau, lurraldeko Startup aipagarrienekin bat egin ahal dezazuen eta inbertitzeko aukera interesgarriak erakusteko. 

Foroan, finantzaketaren bilaketa aktiboan edo inbertsio-erronda irekian dauden eta hazkunde-ahalmen handia duten hainbat sektoretako 8 startup-en pitch-en berri izango duzu.

Ekitaldia erabat doakoa da, eta aurrez aurre presentzialki bakarrik parte hartu ahal izango duzu. Horretarako, azaroaren 12a baino lehen izena eman beharko duzu.

Beharrezko eremuak izartxo batekin markatuta daude*



Izena eman ondoren baieztapen-mezu elektronikorik jasotzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Zehaztapenak eta baldintzak Interesdunak baimena ematen die antolatzaileei bere datu pertsonalak tratatzeko, 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian ezarritako baldintzetan, honako helburu hauekin: Bizkaia Inbertsio Foroa erregistratzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea, eskatutako dokumentazioa bidaltzea, hala badagokio, informazio gehigarria edo eskabidean emandako informazioari buruzko argibideren bat eskatzea, bai eta galdetegiak eta inkestak bidaltzea ere, parte-hartzaileen gogobetetasun-maila ezagutzeko eta gure ekitaldi/jardunaldien kalitatea hobetzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, jo tratamendu-jardueren erregistrora. Gainera, honen bidez jakinarazten da balitekeela ekitaldia/jardunaldia antolatzaileen komunikazio-plataformetan sustatzeko helburuarekin argazkiak eta bideoak egitea, eta horren kontra egiteko eskubidea egikaritu daitekeela horretarako gaitutako bitartekoen bidez. Nolanahi ere, parte-hartzaileek aukera dute beren eskubideak egikaritzeko, eta horretarako idazki bat aurkeztu beharko dute legezko jakinarazpena eta pribatutasun-politika izeneko atalean azaltzen diren bitartekoen bidez.

blog

Para mantenerte al día de las últimas noticias accede al blog de Beaz

Ver actualidad