BEAZetik pozik iragartzen dugu deialdi berri baten abiaraztea. Deialdi honen bidez, lurraldeko 5 startup aukeratuko dira, datorren azaroaren 18an eta 19an Helsinkin egingo den Slush 2026 ekitaldian parte hartu ahal izan dezaten.

Slush nazioarteko ekosistema teknologiko eta ekintzailearen topagunerik garrantzitsuenetako bat da, eta urtero milaka founder, inbertitzaile eta berrikuntzaren eragile nagusi biltzen ditu. 2026ko edizioan, “Bet on Europe” lelopean, ekitaldiak 12.000 parte-hartzaile baino gehiago biltzea aurreikusten du, horien artean 5.800 founder eta operadore baino gehiago, 3.300 inbertitzaile eta 2.100 partner eta ekosistemako eragile baino gehiago.

Bizkaiko startupentzat aukera paregabea

Hautatutako startupak Bizkaiko ordezkaritzaren parte izango dira, eta laguntza-programa baten bidez honako aukera hauek izango dituzte:

  • Startup bakoitzeko 2 sarrera eskuratzea, ekitaldian parte hartu eta networking plataformarako sarbidea izateko.
  • Slush 100 pitch lehiaketan parte hartzeko aukera.
  • Nazioarteko inbertitzaileekin, partner estrategikoekin eta bezero potentzialekin harremanetan jartzeko aukera.
  • Europako ekintzailetza eta berrikuntza ekosistemako erreferentziazko ekitaldietako batean ikusgarritasuna lortzea.

Horrez gain, startup bakoitzak gehienez 1.000 euroko laguntza jaso ahal izango du bidaia- eta ostatu-gastuen zati bat estaltzeko.

Hautaketa-irizpideak

  • Gehienez 10 urteko ibilbidea duten startupak, eta gutxienez 2 lanpostu sortu dituztenak.
  • Balio-proposamen berritzaileak, bereziki teknologia digitaletan, deep tech arloan eta teknologia aurreratuetan oinarrituak.
  • Jada baliozkotutako MVP bat eta merkatuan trakzioa erakusten duten lehen metrikak izatea.
  • Inbertsio-erronda prestatzen edo definitzen ari izatea.
  • Talde sustatzaile sendoa eta esperientziaduna izatea.

Nola parte hartu?

Parte hartu nahi baduzu, zure hautagaitza aurkeztu beharko duzu datorren uztailaren 3a baino lehen, 23:59ak arte. Nahitaezkoa izango da izen-emate formularioa betetzea eta zuen azken pitch deck-a edo aurkezpen eguneratua eranstea.

Eskaerak aurkezteko epea itxita.

Bloga

Azken albisteen berri izateko, sartu Beaz blogean

Sartu blogera