Beazen lanpostuetara sartzeko, publizitatea eta lehia bermatzen dituen prozesu bat egiten da, eta hautaketa-enpresa espezializatu bati agintzen zaio prozesu hori; beraz, Beazek ez ditu hautagaitzak zuzenean jasotzen.
Taldea handitu behar denean, eskainitako lanpostuaren profila eta kontratuaren baldintzak hautaketa-enpresari helarazten zaizkio, hark argitaratu eta dagozkion hautagaitzak jaso ditzan.
Enpresa espezializatu horrek hautaketa egin ondoren, aurrez hautatutako pertsonei buruz prestatutako txostena aztertzen da, eta haiekin elkarrizketa bat egiten da, azken hautaketa egiteko.
Oro har, beharrizan zehatz baten ondorioz egiten da prozesu espezifiko bat. Hala ere, aldi baterako beharrizanak aurreikusten direnean edo hainbat lanpostutarako baliagarria den profil orokor bat denean, kasu bakoitzean zehaztutako iraupena izango duen lan-poltsa bat sor daiteke.
