Izena emateko epea::

Irailak 30

Kontratazio Publikoko Prozesuetan Trebatzeko Zerbitzuak erosketa publikoko (EP) eta berrikuntzako erosketa publikoko (BEP) prestakuntza hartzen du barne. Zerbitzu horrek, beraz, soluzio integrala eskaintzen du, enpresak sendotzen dituena, kontratazio publikoko prozesuetan sortzen diren aukerak modu eraginkorrean ulertu eta aprobetxatzeko behar diren baliabide eta gaitasunak emanez, BEParen ikuspegi bereziarekin.

Online jardunaldia

Programa:

  • 9:30 – Ongietorri instituzionala Laura Autor, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuen koordinatzailea – BEAZ
  • 9:40 – Bizkaiko ETE eta startupei zuzendutdako EP eta BEPko trebakuntza zerbitzuaren VII. edizioaren aurkezpena. Laura Autor, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuen koordinatzailea – BEAZ
  • 10:00 – Berrikuntzarako Kontrarazio Publikoaren mapa. Enpresentzako ekimen eta aukerak Adrián Balfagón, BPS Bazkidea – SILO​​
  • 10:25 – Bizi izan dutenen eskutik: esperientziak eta ikasbideak
  • 10:45 – Nola baliatu ditzake enpresak aukera hauek? Adrián Balfagón, BPS Bazkidea – SILO
  • 11:10 – Zalantzak eta galderak/strong> Laura Autor, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuen koordinatzailea – BEAZ

Beharrezko eremuak izartxo batekin markatuta daude*

Zehaztapenak eta baldintzak
Interesdunak baimena ematen die antolatzaileei bere datu pertsonalak tratatzeko, 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian ezarritako baldintzetan, honako helburu hauekin: BEPko Sentsibilizazio jardunaldia erregistratzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea, eskatutako dokumentazioa bidaltzea, hala badagokio, informazio gehigarria edo eskabidean emandako informazioari buruzko argibideren bat eskatzea, bai eta galdetegiak eta inkestak bidaltzea ere, parte-hartzaileen gogobetetasun-maila ezagutzeko eta gure ekitaldi/jardunaldien kalitatea hobetzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, jo tratamendu-jardueren erregistrora.
Gainera, honen bidez jakinarazten da balitekeela ekitaldia/jardunaldia antolatzaileen komunikazio-plataformetan sustatzeko helburuarekin argazkiak eta bideoak egitea, eta horren kontra egiteko eskubidea egikaritu daitekeela horretarako gaitutako bitartekoen bidez. Nolanahi ere, parte-hartzaileek aukera dute beren eskubideak egikaritzeko, eta horretarako idazki bat aurkeztu beharko dute legezko jakinarazpena eta pribatutasun-politika izeneko atalean azaltzen diren bitartekoen bidez.