Enpresa-proiektu berritzaile bat garatzea erronkaz betetako bidea da, eta ez da nahitaez modu bakartian egin behar. Ekintzailetza-ibilbide horretan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Beazen laguntza-aukera asko izango dituzu.

Zure proiektuaren beharrak identifikatuta eduki behar dituzu, eta Beazetik helarazi nahi dizkizugun laguntza-aukeren berri izan.

Aukera horien bidez gidatzea ez da beti erraza izaten, eta, horregatik, Follow Up jardunaldi hau diseinatu dugu. Jardunaldi horren bidez, eskura dituzuen tresna guztiak erraz ezagutzeko eta zuen ibilbide pertsonalizatua definitzeko aukera izango duzue.
Gainera, ibilbide hau egunean zehar eraikitzeko gai izango zareten heinean, BEAZeko erreferentziazko teknikariarekin kontrastatu ahal izango duzue, ondoren, abian jartzeko plangintzan lagunduko dizuen persona bera.

Ez galdu aukera bikain hau!

Programa

  • 09:00 – 9:15h Ongietorria. Olatz Goitia, Zuzendari nagusia
  • 09:15 – 9:45h Ekintzailetza ibilbidearen aurkezpena. Sabin Goitia, Ekintzailetza zuzendaria eta Laura Autor, Ekintzailetza zerbitzu koordinatzailea
    • Ekintzailetzarako dirulaguntza programak
    • Ekintzailetzarako laguntza zerbitzuak
    • Inkubazio guneak
  • 09:45 – 10:00h Saioaren dinamikaren deskribapena
  • 10:00 – 10:15h Kafe atsedanaldia
  • 10:15 – 11:15h Banakako ibilbidearen identifikazioa eta talde teknikoarekin alderatzea
  • 11:15 – 11:30h Amaiera

Izen-ematea itxita