
BIZKAIA INBERTSIO FOROA
INBERTITZAILEAK
2026/11/24
Bizkaiko Foru Aldundiak, Beaz eta Seed Capital Bizkaia-ren bitartez, Bizkaia Inbertsio Foroaren 6. ediziora gonbidatzen zaitu. Foroa azaroaren 24an izango da, 9:00etan, BATen (B Accelerator Tower).
Bizkaiko ekosistema inbertitzailea dinamizatzeko estrategiaren barruan dago ekimen hau, lurraldeko Startup aipagarrienekin bat egin ahal dezazuen eta inbertitzeko aukera interesgarriak erakusteko.
Foroan, finantzaketaren bilaketa aktiboan edo inbertsio-erronda irekian dauden eta hazkunde-ahalmen handia duten hainbat sektoretako 8 startup-en pitch-en berri izango duzu.
Ekitaldia erabat doakoa da, eta aurrez aurre presentzialki bakarrik parte hartu ahal izango duzu. Horretarako, urriaren 14tik azaroaren 4ra bitartean eman beharko duzu izena.
