Abian da Bizkaia Inbertsio Foroa, Bizkaiko Foru Aldundiak Beaz eta Seed Capital Bizkaiaren bitartez antolatutako inbertsio foroaren 4. edizioa, datorrenazaroaren 20an, 9:30etan, BATen (B Accelerator Tower).  

Potentzial handiko proiektu bat daukan Bizkaiko Startup bat bazara eta inbertsio-erronda bat prestatzen ari bazara, topaketa honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Guztira 8 Startuphautatuko dira inbertitzaileen aurrean pitch bat egiteko, finantzaketa lortzeko helburuarekin.  

Zer eskeiniko dizu jardunaldiak hautatutako 8 Startupetako bat bazara?

  • Match ezin hobea lortzeko aukera izango duzu zure proiektua bultzatu eta ezagutzera emateko. Gainera, hautatutako Startupek aholku eta jardunbide egokien banakako saio praktikoa jasoko dute nazioarteko mentore-talde baten eskutik, foroan pitch-a egiteko. 
  • Kualifikazio handiko harremanak finkatu ahal izango dituzu networking gunean izango diren hainbat inbertitzailerekin baita aurtengo ekitaldiko dinamika diferentzialetan parte hartu, mahai-inguruetan eta startupinbertitzaile matchmaking pertsonalizatua jasoz.  

Nola har dezaket parte?

Jardunaldiaguztiz doakoa da. Pitch-a egiteko aukera izateko, ez ahaztuurriaren 22a baino lehenizena ematea. Horretarako, formularioa bete beharko duzu, zure proiektuari buruzko informazio gehiago emanez.

Urriaren 28 eta 29an 8 startupak modu presentzialean hautatzeko prozesua ospatuko da Beazeko instalazioetan. 

Urriaren 30ean, pitch-a egiteko aukeratutakoen izenak jakinaraziko ditugu, eta hurrengo urratsen berri emango dugu.

8 startup finalistak hautatzeko irizpideak

  • Egoitza soziala eta fiskala Bizkaian izatea (nahitaezko baldintza).
  • Talde sustatzaile gaitua eta konprometitua.
  • Proiektuaren berrikuntza-maila eta lehia-abantaila.
  • Negozio-eredu eskalagarria.
  • Merkatua eta negozio-aukera.
  • Trakzioa eta metrikak (Startupen aurrerapena eta hazkundea).
  • Funtsen inbertsio-proposamena eta helburua.
  • Aurkeztutako dokumentazioaren eta egindako pitch-aren kalitatea.

Beharrezko eremuak izartxo batekin markatuta daude*


Arrastatu zure fitxategia edo egin klik gora igotzeko
Arrastatu zure fitxategia edo egin klik gora igotzeko
Arrastatu zure fitxategia edo egin klik gora igotzeko

Izena eman ondoren baieztapen-mezu elektronikorik jasotzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Zehaztapenak eta baldintzak Interesdunak baimena ematen die antolatzaileei bere datu pertsonalak tratatzeko, 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian ezarritako baldintzetan, honako helburu hauekin: Bizkaia Inbertsio Foroa erregistratzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea, eskatutako dokumentazioa bidaltzea, hala badagokio, informazio gehigarria edo eskabidean emandako informazioari buruzko argibideren bat eskatzea, bai eta galdetegiak eta inkestak bidaltzea ere, parte-hartzaileen gogobetetasun-maila ezagutzeko eta gure ekitaldi/jardunaldien kalitatea hobetzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, jo tratamendu-jardueren erregistrora. Gainera, honen bidez jakinarazten da balitekeela ekitaldia/jardunaldia antolatzaileen komunikazio-plataformetan sustatzeko helburuarekin argazkiak eta bideoak egitea, eta horren kontra egiteko eskubidea egikaritu daitekeela horretarako gaitutako bitartekoen bidez. Nolanahi ere, parte-hartzaileek aukera dute beren eskubideak egikaritzeko, eta horretarako idazki bat aurkeztu beharko dute legezko jakinarazpena eta pribatutasun-politika izeneko atalean azaltzen diren bitartekoen bidez.

Bloga

Azken albisteen berri izateko, sartu Beaz blogean

Sartu blogera